Paris (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paris (mitologia)
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaartzaina
Familia
AitaPriamo
AmaHekuba
Ezkontidea(k)Enone eta Helena Troiakoa
Bikotekidea(k)Helena Troiakoa
Seme-alabakCorythus (en) Itzuli, Idaeus (en) Itzuli, Bunicus (en) Itzuli, Aganus (en) Itzuli eta Helena (en) Itzuli
Anai-arrebakPolixena, Hektor, Deiphobus (en) Itzuli eta Kasandra

Paris[1] (grezieraz Πάρις), Alexandro ere deitua, gizonak babesten dituena, mitologia grekoan printze troiatarra izan zen, Priamo eta Hekubaren seme gazteena.

Parisen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris gaztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen patua bere bi anaiengatik Heleno eta Kasandra kompromisua hartu zuen, asmakizunaren botereekin jaioak izan zirela. Txikiak zirela bere aitarengana izututak joan ziren, Paris Troiara iritis zen egunean antorcha bateki neskuan eta nola hiria erretzen zuen ikusi zuten.

Priamo hasieran ez zien kasurik egin, baina sazerdote eta beste asmatzaileak umeei kasu egiteko esaten zioten Priamori. Azkenean erregeari konbentzitu egin zioten, bere herriarengandik beldur zuela, bere bihotzean zuen min guztiarekin umea hil egin zuen, baino Hecubak salbatu zuen, hoberena Ida median abandonatzea ideiarik egokiena izango zela esan zuen bere semearen odolez zikitzen zen bitartean. Eta horrela umea mendian utzi zuten, eta troiatarrak patua aldera batera utzi zutela uste zuten. Denbora gutxi pasa ondoren artzain batek aurkitu eta bere etxera eraman zuen.

Txikitatik oso ederra izan zen, eta talentu handia zuen lira jotzeko(musika tresna)[2][3], horrek oso ospetsua egin zion inguruetan, baita ere jainkoen artean[4][5]

Parisen epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora pasa zen eta Olinpon Hera, Atenea eta Afroditaren arteko liskarra hasi zen, hirutako zein zen ederrena. Eztabaida urrezko sagar batekin bukatuko zen, sagar hori ederrenarentzako izango zen, Eride bota zuelako Tetis eta Peleoren ezkontzan ez zelako gonbidatuta izan. Zeus ez zen ezta ausartu ere hiruen artean aukeratzera galdetu egin ziotenean eta horrela Paris aukeratu zuen aukeraketa egiteko.

Jainkosak parisen aurrean agertu ziren Paris deskantsatzen ari zen bitartean, bere buruak aurkeztu eta zerri buruz zihoan lehiaketa azaldu egin zioten. Baina hau ez zen edertasun lehiaketa bakarrik, jainkosa bakoitzak gauza bat eman zien eta Parisek aukeratzeko: Herak munduko koroa eskaini zion. Ateneak, Zeus bezainbeste duen jakinduria eskaini zion eta azkenik Afroditak munduko neskarik ederrena eskaini zion, Helena, Espartan bizi zena bere familiarekin. Paris Afrodita aukeratu zuen Parisen babesle bihurtu zena bere bizitza osorako, bitartean Hera eta Atenea beren mendekua hitzeman zuten eta erabaki honek Troiako gerra hasi zuen.

Troiara itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazi zenean, pentsatu zuen Troiara joatea, erregeak kirol joko batzuk prestatu egin zituelako, nahiko diru lortu nahi zuen ardiak erosteko, egun batzuk lehenago ganadua lapurtu egin zioten eta. Paris garaile atera zen eta jokatzen zuen bitartean bere amak errekonozitu egin zuen. Priamok ahaztu egin zuen Parisek zuen madarikazioa eta pozik onartu zuen bere semea oso ederra eta kirolaria bihurtu zelako. Ematen zuenez denek ahaztu egin zuten, baita Helenok ere. Denek Casandra ezik, honek ahal izan zuen bezala gortean esan zuen gainean zeukaten arriskua berriz etorri zela Parisen esku. Baian Troiatarren zoritxarrez, Casandrak ere madarikazio bat zuen bere gainean, Afrodita baino ederragoa zela esan zuenez, etorkizuna asmatuko zuela baina inork ez ziola kasurik egingo. Horregatik Casandra gaixoa isilik gelditu zen eta madarikazioa nola gertatzen zen ikusi besterik ez zuen egin. Paris etxera bueltatu zen eta Troiako printze batek zituen ohore guztiak eman zizkieten, baina ez zuen inoiz artzainaren bizitza utzi izan nahi, horregatik bere aitari eskatu egin zion familiaren artaldeak zaintzea, Priamok ez zuen ezer esan.

Helenaren bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laister eduki zuten greziara joateko aukera bat, Espartara, herrialde hau eta Mizenas tratu batera iritsi nahi zuten Troiarekin, espezien eta beste merkantzia batzuen iritsia eztabaidatu nahi zuten, Troaitarrek kontrolatzen zutelako Dardaneloseko itsasartea. Paris boluntario joan zen.

Iritsi zirenean Menelao Espartako erregea ohore guztiekin onartu zituen. Anfitrioi oso ona izanez beren lurrak erakutsi zizkieten, gaztelua eta errege grekoen aurrean presentatu zituzten eta gero jateko gonbita batera joan ziren. Baina Parisi guzti hori berdin izan zitzaion Afroditak prometitu zion emakumea ikusi zuenean. Baino jakin izan zuenean , Helena, espartako erregina, Menelaoren emaztea zela dezepzionatu egin zen. Pixkat haserretuta, Parisek Afroditari galdetzen hsi zitzaion zergaitia, ez ziolako esan Helena ezkonduta zegoela, honek esan zion ez preokupatzeko berataz maitamintzea lortuko zuela. Paris hasieran ez zegoen oso ziur hasiera batetik oso ondo portatu zirelako berarekin, baina bere desira irabazi zuen eta Afroditaren laguntzaz Helena maitemintzea lortu zuen, Menelaon ezer sortu gabe, era inuxentez ez zen konturatu adulterio horretaz. Paris joan zen baino lehenago berak planeatu zuen bezala, Menelao Kretara joan behar izan zuen familiako batzuen funeralera joateko, Helenaren senarra bisitariei adio esatera joatea esan zion. Baina Helena gehiegi maite zuen Paris joaten uzteko, inorri abisatu gabe Troiara ihes egin zuen, bere senarra eta bederatzi urteko Hermione utzita. Esaten da Iris mezularia Menelaori abisua eman ziola Kretan zegoenean, baina hala ere beranduegi zen.

Maitaleak Troiara iritsi ziren eta herritarrak ongi etorria txundituta eman zieten horrelako emakume ederra ikusterakoan. Baino hori ez zen ezer izan jauregian egon zen zirrarekin konparatuta. Batzuk laister onartu zuten Helena, baina Hektor printzea, bazekiena Helena bahitzea Grezian gerra bat sortuko zuela, atzerako buelta proposatu zuen. Paris asanblean defenditu egin zen amodioaren izenean egin zuela esanez, hori esanez gehienengoari konbetzitu egin zion, eta Helena Troian gelditu zen. Bahiketa hau Troiaren gerra hasi zuen, horrela kontatzen da Homerok idatzitako Iliadan.

Parisko estatua, diskordiaren sagarrarekin.

Troiako gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris Iliadan gizon anarkiko eta jakintsu bat bezala ikusten da, Hektorren kontrakoa da, gerlari ausart, familiaren maitalea. Hil zuen pertsona bakarra Akiles izan zen, gezi eta arkuekin bere puntu ahulean, orpoan, Menelaoren kontrako borroka deuseztatu zuelako. Textu historiko batzuen arabera, esaten da Paris bere geziak eta arkuak erabili zituztela, Troiatarrak oso arkulari onak zirelako, grekoak berriz ezpatan onak ziren.

Akilesen heriotzaren ondoren, Paris Filoktetesengatik hil egin zen Heraklesen arkuarekin. Hil egin zenean, bere anaia Deifobo Helenarekin ezkondu zen Menelaok hil egin zuen arte, eta berriz Espartara eraman zuena.

Enone ninfa, Parisen lehenengo amodioa Ida mendian, Cebrenen alaba zen, Frigiako ibai jankoa eta Parisen heriotza ikusi zuena. Rea eta Apolo asmakizun eta sendagaitzen boterea eman zien. Parisek Helenarengatik abandonatu egin zuenean, esan zion heriotzez zauritua izango zela, baina berarengana joango zela edozein zauri sendatu zezakeelako. Filoktetes tiro egin zionean, Ida mendita eraman zuten Enone ikusteko, baina, honek ez zion sendatu nahi, orduan Troiara itzuli eta hi legin zen. Paris joaten ari zen bitartean, damutu egin zen, Enone menditik jetsi zen bere bila joateko baina berandu iritsi zen. Troian, ninfa, Parisen erretzen ari zen metara bota zen. Bere ezezkoa jasotzeko zenbait arrazoi daude: batzuk esaten dute gaizki sentitzen zela Paris utzi egin ziolako eta mendeku bezala hartu egin zuela orduan bere heriotza zigor egokia bezala onartu zuela, beste batzuek bere aitak ez ziola utzi Parisi laguntzea eta menditik atera zen arte itxoin behar izan zuela bere laguntza eskatzeko.

Irudi-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. «Apollodore III, 12, 4-6» ugo.bratelli.free.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  3. «Apollodorus, Library, book 3, chapter 12, section 5» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  4. «La Ilíada (Luis Segalá y Estalella)/Canto III - Wikisource» es.m.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).
  5. «Ιλιάς/Γ - Βικιθήκη» el.m.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2020-04-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]