Paris Hilton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paris Hilton
Paris Hilton telefono mugikorrerako "Jewel Jam" bere bideojokoa sustatzen E3 konbentzioan.
Paris Hilton telefono mugikorrerako "Jewel Jam" bere bideojokoa sustatzen E3 konbentzioan.
Datuak
Jaiotza herria New York Ameriketako Estatu Batuak
Jaiotza data 1981eko otsailaren 17a (33 urte)
Musika mota Pop
Urteak 2000-egun (aktore bezala)
2006-egun (abeslari bezala)
Webgunea http://www.parishilton.com/

Paris Whitney Hilton (New York, 1981eko otsailaren 17an) modelo, aktore, diseinatzaile eta abeslari estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris Hilton Richard Hiltonen eta Kathy Richardsen lau seme-alabetan zaharrena da. Haren ahizpa Nicky Hilton da, eta bere neba gazteak Barron Hilton eta Conrad Hilton dira.

Bere amaren familiaren aldetik da Kim Richards eta Kyle Richards 1970eko hamarkadako aktoreen iloba da. Bere aitaren aldetik berriz, bere birraitonak Conrad Hilton eta haren emaztea Mary Barron Hilton hotelen fundatzaileak izan ziren. Conrad Hilton 1979an hil zen eta bere oinordekoei ez zien deus ere utzi bere testamentuan. Hala ere, Barron Hiltonek, Parisen aitonak, 1988. urtean hotelak eskatu zituen eta auzia irabazi zuen. 2005eko Forbes aldizkariaren arabera Parisek 365 milioi dolar inguru jarauntsiko lituzke.

The Simple Life telesailean parte hartzeagatik eta Rick Salomon bere mutil-lagun ohiarekin etxean egindako bideo pornografikoarengatik ezaguna da. Bideoa interneten zehar zabaldu zen 2003. urtean[1] eta urte bat geroago, 2004an, merkaturatu zuten grabazio osoa 1 Night in Paris izenburuarekin. Paris Hiltonen adierazpenen arabera, bideo horretatik irabazi zuen diru guztia karitatera eman zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Paris Hilton