Parisko Ituna (1951)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Parisko Ituna 1951ko apirilaren 18an Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Belgikak, Luxenburgok, Herbehereek eta Italiak sinatu zuten. Honen bidez Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sartu zen indarrean 1952ko uztailaren 23an, 50 urte geroago desagertuko zen erakundea (bere helburuak epe horretan betetzea aurreikusi zuten).

Parisko Ituna eta bertatik sortutako Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa gaur egungo Europako Batasunaren haziak direla esan ohi da. Izan ere, II. Mundu Gerrak deuseztuta utzitako kontinenteko herriak elkartzen hasi ziren hain garrantzitsuak ziren lehengaien produkzioa eta merkataritza adostasunez egiteko.