Parisko historia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Parisko historia 2.500 urtetan zehar hedatzen da, zeinetan hiria kokagune zelta txikia izatetik Europako estatu modernoko hiriburu kulturanitza eta munduko hiri global nagusietakoa izatera hazi den.

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lutetia frankoen garaian (1705eko mapa)

Parisii galiar herriak menperatzen zuen gaur egungo Parisko eremua Julio Zesarren tropak Paris setiatu zutenean. Uste da Parisii herriak fundatu zuela hiria K. a. 250 eta 200 urteen bitartean, baina ezezaguna da hiriaren lehenengo kokapena.

K. a. 52. urtean, erromatarrek hiria bereganatzen dutenean, Lutezia izendatu eta Sena ibaiaren ezkerraldean berreraiki zuten I. mendean. Hurrengo mendeetan hiria aberastu eta handitu zen: foroa, jauregiak, bainuak, antzokiak eta abarreko eraikinak izan zituen. Erromatar Inperioaren gainbeherarekin eta III. mendeko germaniar inbasioekin hiria ere krisialdian sartu zen. K. o. 400erako, Lutezia, hein handi batean, biztanleek utzita zegoen, erdialdeko irlako gotorlekua baino handiagoa ez zen.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1383 inguruan

Paris izena IV. mendean jaso zuen hiriak eta Klodoveok, frankoen buruzagiak, bihurtu zuen hiriburu 508. urtean. Hala ere, karolingiar garaietarako, (IX. mendean), Paris feudoko konderriko gotorlekua baino ez zen. Parisko kondeek, aldiz, emeki emeki boterea eta estatusa bereganatu zuten, eta, azkenean, mendebaldeko frankoen erregeak baino boteretsuagoak bilakatu ziren, batik bat Oto Parisko kondeari esker, bikingoen aurrean Parisko defentsan erakutsitako adorearengatik (885-886). Hurrengo mendean, 987an, Hughes Capet Parisko kondea Frantziako errege hautatu zuten, kapetar leinua sortuz eta Paris Frantziako hiriburu bihurtuz.

Filipe Augustoren erregealdian (1190-1220), harresi handiago bat eraiki zen, zeinek ibaiko bi ertzak ixten zituen. Berak ere unibertsitatea sortu zuen bertan. Gaur egun ere ikusgai den eremu banaketa sortu zen garai horretan: erdialdea (uhartea eta ingurukoa) gobernuari eta eliza-instituzioei dagokie, ezkerraldean unibertsitatea eta hezkuntza instituzioak daude, eta, eskuinaldean merkataritza eta salerosketarako gunea da. XIV. mendean, Karlos V.ak (1371-1380) beste harresi nagusiago bat eraikitzen du hiriaren defentsarako.

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1740 inguruan

XVI. mendearen amaiera eta XVII. mendearen hasiera bitartean, Henrike IV.ak lehenengo multzo arkitektonikoak eraikitzen ditu, Place des Vosges bezalakoa. Bere oinordekoa Luis XIII-k harresia luzatzen du eta Luis XIV.ak aipatutako harresia bota eta bere ordez bulebar handiak eraikitzen ditu.

XVIII. mendearen amaieran Frantziako Iraultzak gogotsu jotzen du Frantzia osoa baina batez ere bere hiriburua, Paris; eta bertan jaso ziren lehenengo mugimendu herrikoiak, Bastillako kartzelan, esaterako.

Horren ondoren, Napoleon Bonaparte jeneralak bere burua enperadore autoproklamatu ostean, Paris bihurtzen du Inperioko hiriburu. Luis Filipen agintaldian, hiria inoiz baino lasterrago hasi zen.

Napoleon III.aren agintaldian hiriaren transformaziorik garrantzitsuena burutu zen. Enperadoreak Haussmann baroia bultzatu zuen Paris momentuko hiririk modernoena bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu eta bulebar handiak eta eraikin modernoak eraiki ziren, Garnier opera haien artean. Ur-hornikuntza berriak burutu ziren, baita beste lan publiko asko ere.

Paris, XIX.mendearen bigarren erdialdean, hainbat eta hainbat Erakustaldi Internazionalen egoitza izan zen, Haien artean garrantzitsuena 1889koa da, iraultzaren lehenengo mendeurrena ospatzeko burutu zena. Ekitaldi honetarako eraiki zen Eiffel Dorrea, hasiera baten denboraldi baterako eraiki zena eta oraindik ere zutik dirauena. XX.mendean Parisko metroaren lanak hasi ziren.

1940an, Wehrmacht-ak (Alemaniako armada) konkistatu zuen hiria; Bigarren Mundu Gerran, hain zuzen ere. Okupazio-ejertzitoak administratu zuen Paris, eta lau urteren buruan abandonatu zuten hiria, hondamendi handirik sortu gabe (beste hiri europar sufritutako horrenbeste ez, behintzat).

François Mitterrand presidentearen administraziopean, 80 eta 90ko hamarkadaren hasieran, hiriaren hirigintzak eta azpiegiturek berrikuntza handia jaso zuten. Hiriko gune deprimituak berritu ziren (La Villette eta ezkerraldea, esaterako), eraikin esanguratsu ugari eraiki ziren (liburutegia, Arche de la Défense edota Musée d'Orsay), eta Louvreko Museoa guztiz eraberritu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parisko historia Aldatu lotura Wikidatan