Parker Lewisek ez du sekula galtzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parker Lewisek ez du sekula galtzen
Jatorria
Sortzailea(k)Clyde Phillips (en) Itzuli
IzenburuaParker Lewis Can't Lose
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua3
Atalak73
Ezaugarriak
Genero artistikoateen sitcom (en) Itzuli
Iraupena22 minutu
Antzezlea(k)
Corin Nemec
Troy Slaten
Billy Jayne
Melanie Chartoff
Abraham Benrubi
Maia Brewton
John Pinette (en) Itzuli






[[Kategoria:John Pinette (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaDennis McCarthy (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fox Broadcasting Company
Hasiera-data1990eko irailaren 2a
Amaiera-data1993ko ekainaren 13a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles

IMDB: tt0098888 Allocine: 725 Rottentomatoes: tv/parker_lewis_can_t_lose Metacritic: tv/parker-lewis-cant-lose TV.com: shows/parker-lewis-cant-lose Edit the value on Wikidata

Parker Lewisek ez du sekula galtzen (ingelesez: Parker Lewis Can't Lose) Clyde Phillipsek sortutako komediazko telesail amerikarra da. 1990eko irailaren 2an estreinatu zen FOX telebista-katean eta 1993ko ekainaren 13ra arte iraun zuen, 3 denboralditan 73 atal eman ondoren.

Euskal Herrian euskaraz eman zuten ETB 1en.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Telesail honek, Santo Domingo Bigarren Hezkuntzako Eskolako ikaslea den Parker Lewis pertsonaiaren abenturak kontatzen ditu. Jerry Steiner eta Mikey Randal adiskideak eta Annie Sloane bere neska-laguna bezalaxe, ezaguna izatea du helburu. Bide horretan Musso eskolako zuzendaria eta Shelly bere arreba gaztea izango dira arerio nagusiak.

Telesailak nerabezaroko bizitza eta zailtasunak deskribatzen ditu, askotan exagerazioa eta humore surrealista erabiliz. Horrez gain, kapitulu gehienetan agertzen dira garaiko pelikula, musika, politikari eta pertsonaia famatuei eginiko erreferentziak.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Parker Lewis (Corin Nemec): pertsonaia nagusia. Piper egiteko joera duen mutil azkarra da, edozer helburu betetzeko gai ikusten du bere burua, eta horretarako beti du planen bat prest.
  • Jerry Steiner (Troy Slaten): Parkerren laguna. Teknologian aditua den mutil adimentsuaren estereotipoa betetzen du, fisikoki zein psikologikoki ahul samarra. Bere berokian gailu bitxiak gorde ohi ditu.
  • Mikey Randall (Billy Jayne): aurreko bien kidea, eta Parkerren lagunik onena. Rock and Roll-a maite du eta oso sentibera da emozionalki.
  • Grace Musso (Melanie Chartoff): eskolako zuzendaria eta Parkerren etsai nagusia. Asko kezkatzen du bere itxurak, eta publikoki onartzen duena baino zaharragoa dela dirudi. Eskola zuzentzeaz gain, bere helburua Parker bertatik egoztea da.
  • Franklin Lemmer (Taj Johnson): Musso zuzendariaren laguntzailea. Eskolako ikaslea da berez, gainontzekoak baino zaharragoa izan arren. Izaera iluna eta "botere" bitxiak ditu, eta ia erabateko obedientzia eskolako zuzendariari.
  • Francis Lawrence 'Larry' Kubiac (Abraham Benrubi): Jatea maite duen eskolako ikaslea. Ikaragarri handia da, baina orokorrean adeitsua eta izaera sinplekoa.
  • Shelly Lewis (Maia Brewton): Parkerren arreba gaztea, nebaren eskola berean ikasten duena. Ingurukoak manipulatuz Parkerri kalte egitea du helburutzat, askotan Musso zuzendariarekin elkar hartuz.
  • Dr. Norman Pankow (Gerrit Graham)

Kapitulu zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo denboraldia (1990-1991)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pilot
  2. Operation Kubiak
  3. Power Play
  4. Parker Lewis Must Lose
  5. Close, But No Guitar
  6. G.A.G. Dance
  7. Love's a Beast
  8. Saving Grace
  9. Musso & Frank
  10. Deja Dudes
  11. Radio Free Flamingo
  12. Science Fair
  13. Teacher, Teacher
  14. Rent-a-Kube
  15. Heather the Class
  16. Jerry: Portrait of a Video Junkie
  17. Splendor in the Class
  18. The Human Grace
  19. Citizen Kube
  20. Randall Without a Cause
  21. Jerry's First Date
  22. Against the Norm
  23. King Kube
  24. Teens from a Mall
  25. My Fair Shelly
  26. Parker Lewis Can't Win

Bigarren denboraldia (1991-1992)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Father Knows Less
  2. A Walk on the Dark Side
  3. Full Mental Jacket
  4. Future Shock
  5. The Undergraduate
  6. Stormy Mikey
  7. Fat Boy and Little Man
  8. Aging Gracefully
  9. The Parker Chronicles
  10. Rock 'n' Roles
  11. Loves Handles
  12. Boy Meets Girl
  13. Raging Kube
  14. Tower of Power
  15. Obscene and Not Heard
  16. Goodbye Mr. Rips
  17. Civil Wars
  18. Glory Daze
  19. Boy Meets Girl II
  20. Dance of Romance
  21. When Jerry Met Shelly
  22. Geek Tragedy
  23. Money Talks
  24. Home Alone with Annie
  25. Diner '75

Hirugarren denboraldia (1992-1993)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Flamingo Graffiti
  2. Cape Flamingo
  3. The Kiss
  4. Summer of '92
  5. Love is Hell
  6. Jerry's Journey
  7. Beauty and the Kube
  8. Hungry Heart
  9. Lewis and Son
  10. Kohler Buys the Diner
  11. Parker's Got a Brand New Car
  12. An Unmarried Musso
  13. Educating Brad
  14. The Love Bug
  15. Write or Die
  16. The Bitch is Back
  17. Musso: a Wedding
  18. A Night to Remember
  19. Boys Night In
  20. Senior Jerry
  21. The Rocky Kohler Picture Show
  22. The Last Supper

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]