Parque das Nações

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Orienteko Estazioa

Parque das Nações (Nazioen parkea), Portugalgo 1998ko Erakusketa Unibertsala egin zen tokiaren izena da, bertan, aldiz, aktibitate kulturalen gune bat eraiki zelarik. Gaur egungo arkitekturazkoa eta elkarbizitza guneduna, dinamika berri bat ekarri zuen Lisboako ekialdeko zatira eta Loures herrira, 1990ean, oraindik gune industrial bat zena.

Urrutian, Orienteko Estazioaren kupulak nabarmentzen dira, Santiago Calatravarena, bere arkitektura estiloa ezarriz, Portugalgo Pabiloiak, Alvaro Siza Vieirarena, sarreran, hormigoi armatuzko pala erraldoi bat du, itsasontzi baten oihala imitatzen duena.

Parkeak, Pavilhão do Conhecimento edo Ezagutzaren Pabiloi bat du, zenbait erakusketa interaktibo dituen zientzia eta teknologiari buruzko museo moderno bat, bisitariak, parkearen alde batetik bestera edo Lisboako eraikinik altuena den Vasco da Gama dorrera eramaten dituen teleferiko bat.

Parque das Nações parkea, administratiboki, Lisboako concelhoko Santa Maria dos Olivais fregesia eta Louresko concelhoko Moscavide eta Sacavémen artean banatua dago. Parkeko biztanleriaren sektore batzuk eta mugimendu eta alderdiren batzuk, Orienteko Fregesiaren sorrera defendatzen dute, Lisboako concelhoan, hiru guneak, eskualde administratibo bakar batean batuko lituzkeena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Parque das Nações