Partit Occitan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Partit Occitan
Okzitaniar alderdia
BuruzagiaDavid Grosclaude
Sorrera1987
Ideologia politikoaOkzitaniar nazionalismo
Autonomismoa
Nazioarteko kidetzaEuropako Aliantza Askea
partitoccitan.org

Partit Occitan (Okzitaniar Alderdia) Okzitaniako alderdi abertzalea da, Tolosa Okzitaniakoan sortua 1987n. Bertan bildu ziren militante politiko isolatuak, 1986ko eskualde-hauteskundeetara aurkeztutako hautagaiak ("Union Occitana" eta "Per las regionalas, los Regionalistas" zerrendetakoak) eta bestelako mugimendu okzitanistak ere (Volèm Viure al País, País Nòstre).

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Okzitanoak mugimendu politiko okzitanista sinesgarria sortu nahi du, beste alderdietatik independentea eta Okzitaniaren aitorpena eta autonomia borrokatuko dituena, okzitaniar herriaren kontzientzia astindu nahi du eta, azkenik, okzitaniar afera esparru politikoan kokatu nahi du. Ez du hautagairik aurkezten hauteskundeetara, herri komuna txikiak kontrolatu arren kontseilu bidez.

Ekimen politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partit Occitan Okzitanian izaten diren hainbat borrokatan dabil: lurraldearen alde, langabeziaren kontra, gehiegizko turistifikazioaren kontra, nuklearren aurka, ondare naturalaren alde... Hizkuntza eta nortasun okzitaniarren alde ere lan egiten dute. "Régions et Peuples Solidaires" federazioan parte hartzen dute, Estatu frantseseko beste herri eta nazioetako hainbat alderdirekin bat. Europako alderdi nazionalista eta erregionalistak biltzen dituen Europa mailako "Europako Aliantza Askea"n ere parte hartzen du. Harreman estua daukate Berdeekin.

Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri batzordeak eskualdeko federazioetan biltzen dira. Maila bi hauetako ordezkariak Conselh Nacional del Partit-en (Alderdiaren Kontseilu Nazionala) elkartzen dira. Alderdiaren Kongresuak urte bitan behin Buréu Nacional (zuzendaritza) aukeratzen du. Kongresua alderdikide guztientzat zabalik dago. Alderdiak "Occitània" izeneko aldizkaria argitaratzen du bi hilabetero.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]