Partitu di a Nazione Corsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Partitu di a Nazione Corsa
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaKorsika
IdeologiaKorsikar nazionalismoa
Jarduera
KidetzaEuropako Aliantza Askea
Agintea
LehendakariaJean-Christophe Angelini
Idazkari orokorraJean-Christophe Angelini
Historia
Sorrera2002ko abenduaren 7a
Koloreak    
webgune ofiziala

U Partitu di a Nazione Corsa edo PNC (korsikeraz Korsikako Alderdi Nazionala) Korsikako alderdi abertzalea da. 2002an sortu zen, Unione di u Populu Corsu, A Scelta Nova eta A Mossa Naziunale alderdi nazionalistak batzean.

Europako Aliantza Askearen partaidea da.

Alderdi independentista baino gehiago, autonomista da. FLNC erakundearen indarkeria politikoa gaitzesten zuen.

Jean-Cristophe Angelini eta François Alfonsi dira bere buruzagi ezagunenak.

2015etik aurrera Femu a Corsica koalizio abertzale arrakastatsuan dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.