Atebide

Wikipedia(e)tik
Pasabide (informatika)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Atebidea edo pasabidea protokolo eta arkitektura maila guztietan ordenagailuak elkar lotzea eta komunikatzeko sareak sortzea ahalbideratzen duen gailu bat da. Bere xedea sareko protokolotik helburuko protokolora informazioaren itzulpena egitea da.

Atebidea makinak sare lokal batera konektatu ahal izateko konfiguratua dagoen ekipo informatikoa da normalean, eskuarki IP helbideen itzulpenak egiten dira (Network Address Translation). Helbideen itzulpen gaitasun honi esker "IP helbidea maskaratu" daiteke. Teknika hau asko erabiltzen da Internetera konexio bera duten (eta kanpo IP bera duten) sare lokal bateko makinei interneterako sarbidea emateko.

Atebide baten IP Helbideak normalean itxura hau du: 192.168.1.1 edo  192.168.0.1 eta barruti aurrezehaztu batzuek erabiltzen ditu, 127.x.x.x, 10.x.x.x, 172.31.x.x, 172.16.x.x 192.168.x.x, area lokaleko sareetako erreserbatzen direnak. Gainera, nahitaez sarerako atebide funtzioa betetzeko, bi sare-txartel izan behar ditu.

Atebide lehenetsia makina bati modu lehenetsian esleitzen zaion bidea da. Bere funtzioa helburu interfazerik ez duen edo ezagutzen ez duen edozein pakete bertatik bidaltzea da.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sareetan kontzentratzaile edo kommutadore bidez lotzen dira gailuak. Gailu horiek elkartu nahi baditugu, bideratzailera konekta daitezke kontzentratzaile horiek. Azken Hauek egiten dutena protokolo desberdinak erabiltzen dituzten sareak konektatzea da (adibidez, IP,NetBIOS,AppleTalk). Baina bideratzailea bere protokolo bera darabilten sareetara soilik konekta daiteke. Protokolo desberdinetako sareak konektatu nahi direnean, atebidea erabiltzen da, gailu honek helbideak eta mezuen formatuak sare ezberdinen artean itzultzea ahalbidetzen duelako.

Etxeko ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeko inguruneetan ADSL edo kablemodema bideratzaileak erabiltzen dira sare lokala Internet sarearekin konektatzeko. Hasiera batean atebide hauek protokolo ezberdineko bi sare konektatzen ez dituzten arren, NAT erabiliz gero bi sare independente konektatu daitezke.

Etxeko bideratzaileen konfigurazioa atebidearen IP helbidea web arakatzaile batean idaztea da. Bertan administratzailearen erabiltzailea eta pasahitza eskatuko dira, eta zuzenak izanez gero modemaren, Hedadura zabaleko sarearen eta Sare lokalen informazioa erakusten duen web-orri bat irekiko du, editatzeko aukerarekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]