Pasifae
Wikipedia(e)tik
Greziar mitologian, Pasifae Kretako erregina da, Helio eta Perseidaren alaba. Minosekin ezkondu zen eta Androgeo, Deukalion, Ariadna eta Fedra seme-alabak izan zituen. Poseidon jainkoak, Minosek egindako gaiztakeria batengatik, zezen zuri eder batek Pasifaerengan grina izugarri bat piztea lortu zuen. Pasifaek kobrezko behi bat egiteko eskatu zion Dedalori, eta behi honen barruan sarturik, zezenarekin elkartu ahal izan zen Pasifae. Minotauroa jaio zen elkartze honen ondorioz.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.