Pasifae (satelitea)
|
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| [[irudi:|200px]] | |||||
| Aurkikuntza | |||||
| Aurkitzailea | P. Melotte | ||||
| Data | 1908-02-28 | ||||
| Ezaugarri orbitalak | |||||
| Batazb. erradioa | 23.912.238 km | ||||
| Eszentrikotasuna | 0,3302616 | ||||
| Orbita periodoa | 755,42 egun | ||||
| Inklinazioa | 143,02787°(ekliptikarekiko) | ||||
| Planeta | Jupiter | ||||
| Ezaugarri fisikoak | |||||
| Diametroa | 60 km | ||||
| Masa | ~3,0 ×1017 kg | ||||
| Dentsitatea | 2,6 ×103 kg/m³ | ||||
| Grabitatea azalean | 0,022 m/s2 | ||||
| Errotazio periodoa | |||||
| Albedoa | 0,04 | ||||
| Tenperatura | ~124 K | ||||
Pasifae (grekoa: Πασιφάη), edo Jupiter VIII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Eduki-taula |
Ezaugarri fisikoak [aldatu]
Pasifae satelite irregularra da. Jupiterren satelite erretrogradorik handiena da. Espektroskopia bidez egindako neurketek adierazten dute Pasifae, jatorriz, asteroide bat dela.
Orbita erretrogradoa, oso inklinatua eta oso eszentrikoa du.
Aurkikuntza [aldatu]
Pasifae 1908ko otsailaren 28an aurkitu zuen Philibert jacques Melottek Greenwicheko behatokian, argazkiak aztertuta.
Izendapena [aldatu]
Pasifae satelite-izena mitologia grekoko Pasifae pertsonaian du jatorria; Pasifae Kretako erregina zen, Minosen emaztea eta Minotauroren ama.
Pasifaek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen).
Kanpo-loturak [aldatu]
| Jupiterren sateliteak | ||
|---|---|---|
|
Metis • Adrastea • Amaltea • Tebe • Io • Europa • Ganimede • Kalisto • Temisto • Leda • Himalia • Lisitea • Elara • S/2000 J 11 • Karpo • S/2003 J 12 • Euporia • S/2003 J 3 • S/2003 J 18 • Telxinoe • Euante • Helize • Orthosie • Iokasta • S/2003 J 16 • Ananke • Praxidize • Harpalize • Hermipe • Tione • Mneme • S/2003 J17 • Aitne • Kale • Taigete • S/2003 J 19 • Kaldene • S/2003 J 15 • S/2003 J 10 • S/2003 J 23 • Erinome • Aedea • Kallikore • Kalize • Euridome • Kore • Pasitea • Zilene • Euzelade • S/2003 J 4 • Hegemone • Arche • Karme • Isonoe • S/2003 J 9 • S/2003 J 5 • Pasifae • Sinope • Sponde • Autonoe • Callirrhoe • Megaklite • S/2003 J 2 Ikus, gainera: Jupiter • Jupiterren eraztunak |
||