Patata jaleak
Wikipedia(e)tik
| Patata jaleak |
| Vincent van Gogh, 1885 |
| olioa oihalean |
| 82 × 114 cm |
| Van Gogh museoa |
Patata jaleak (nederlanderaz: De Aardappeleters) Vincent van Gogh margolariak 1885eko apirilean egindako olio-pintura da, Nuenen herrian zegoela. Egun Amsterdamgo Van Gogh museoan dago.
Martxoan eta apirilaren hasieran margolanaren zirriborroak egin zituen, konposizioa eta espresioa berritu nahian. Apirilaren 13tik maiatzaren hasiera arte aritu zen margolanarekin. Horren ondoren, zenbait aldaketa txiki egin zituen urte horretan bertan. Artistak adierazi zuen nekazariak benetan zeuden bezala islatu nahi zituela. Propio modelo zatarrak eta itsusiak hartu zituen, naturalagoak izango zirelakoan.