Patmos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Patmos

Patmos
Izen ofiziala Πάτμος
Estatua GreziaGrezia
Probintzia Dodekaneso
Garaiera 70 m
Koordenatuak

37°19′N 26°30′E / 37.317°N 26.500°E / 37.317; 26.500Koordenatuak: 37°19′N 26°30′E / 37.317°N 26.500°E / 37.317; 26.500

Patmos non dagoen adierazten duen Grezia-ko/-go/-eko mapa
Patmos
Eremua 34.05 km km²
Biztanleria 3.044 bizt. (2001)
Dentsitatea 89 biz/km2 bizt./km²
https://www.patmos.gov.gr
Skala portua Patmosen

Patmos (grekoz, Πάτμος) Gretziako uharte txikia Dodekaneso artxipelagoan, Egeo itsasoan. 2001eko erroldaren arabera, 3.044 biztanle zituen, eta bere azalera 34,6 km²-koa da. Patmoseko herri nagusienak Skala (uharteko portu bakarra) eta Hora dira. Uhartearen puntu altuenean (269 metrotara), Profitis Ilias mendian, San Joan Teologo monasterioa dago.

Patmos izenaren jatorria Joanen Apokalipsian dago; liburuaren sarreran esaten da egilea Patmosen desterratua izan zela, eta han ezagutu zuela Jesus. Joan hori San Joan ebanjelaria dela esaten da.

Hori dela eta, Patmos kristau-pelegrinazioarentzat leku garrantzitsua da, hainbat monasterio daude San Joani eskainiak, eta San Joanek ikuskariak izan zituen koba ere bisita daiteke. Patmoseko elizak eta erlijio-elkarteak ohitura ortodoxoak dira.

Patmosek portu hauekin lotzen duen ferry-zerbitzua du: Agatonisi uhartea, Mikonos uhartea, Paros uhartea, Pireo Atenaseko portua, Pythagoreio eta Karlovassi Samos uhartean, Siros uhartea, Leros uhartea, Kotapola uhartea, Naxos uhartea, Arkoi uhartea, Leipsoi uharteak, Symi uhartea eta Rodas uhartea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patmos Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]