Patois
Wikipedia(e)tik
Patois frantses hiztunek, frantsesa ez den Frantziako estatuko hizkuntzak eta frantsesaren dialektoak izendatzeko erabiltzen duten mesprezuzko hitza da[1]. Belgikan, Frantzian, Italian eta Suitzan hizkuntza gutxituak mesprezuz izendatzeko erabiltzen dute, eta oso gutxitan Kanadan.
Normalean hizkuntza hauek erromantzeak dira, hau da oïl hizkuntzak, okzitaniera, frankoprovenzera eta galiar-italiar hizkuntzak. Inoiz edo behin bretoiera, katalana edo euskara izendatzeko ere erabili dute[2].
Bere gutxiespen-zentzua dela eta, hizkuntzalariek ez dute hitza erabili, eskualdeko hizkuntzak edo aldaerak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Patois, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=patois
- ↑ Walter, Henriette (1988), Le français dans tous les sens, Paris: Robert Laffont, ISBN 2-22105-254-4
| Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |