Patrice Lumumba
Patrice Lumumba (1925eko uztailaren 2a - Katanga, 1961eko urtarrilaren 17a) Afrikako buruzagi antiinperialista izan zen. Belgikatik independentzia lortu ondorengo Kongoko Errepublika Demokratikoko estreinako gobernuburu demokratikoa izan zen, 1960eko ekainetik irail arte. Uste denez, CIAren laguntzaz preso hartu eta erail zuten.
Kongoko mugimendu nazionalistako buruzagia zen; alderdi hori izan zen garaile 1960ko hauteskundeetan (burujabetasuna eskuratu zuten urtea). Lehen ministro izendatu zuten, urte berean arerio zuen Kasavubuk errepublikako aginpidea eskuratu zuen arte. Barne arazoen eta Katangako lurraldearen bereizte nahien aurrean, Sobietar Batasunari laguntza eskatu zion. Kasavubuk kargutik eraitsi eta Mobutu Sese Seko koronelak atxilo hartu zuen (1960ko abenduan). Albiste ofizialaren arabera, Katangara erbesteratu eta ihes egin nahian hil zen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu]
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
