Patrice de Mac-Mahon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patrice de Mac-Mahon
Maréchal de Mac-Mahon.jpg
Datu biografikoak
Jaiotza data 1808ko uztailaren 13a
Jaiotza lekua Sully
Heriotza data 1893ko urriaren 16a
Heriotza lekua Montcresson
Aita Maurice-François de Mac-Mahon
Ezkontidea Élisabeth de Mac Mahon
Seme-alabak Marie Armand Patrice de Mac Mahon, Emmanuel de Mac Mahon
Lanbidea ofiziala[*], politikaria

Marie Esme Patrice Maurice de Mac-Mahon (Sully, 1808ko ekainaren 13a - Montcresson, 1893ko urriaren 17a), Magentako dukea, frantses politikaria izan zen, Frantziako mariskala eta Frantziako Hirugarren Errepublikako bigarren lehendakaria. Aljeriako guduan militar nabarmena izan zen, eta baita Konstantinakoan eta Krimeakoan ere. 1859an, Italiako gerran, Magentako gudua irabazi zuen. Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran eta Parisko Komunaren zapalkuntzan parte hartu zuen. A. Thiersek Errepublikako lehendakaritza utzi zuenean (1873), Mac-Mahon izendatu zuten lehendakari, monarkiaren aldekoen botoen bidez, baina ez zuen monarkia berriro ezarri. Bere lehendakaritzan onartu zen 1875eko konstituzio berria. 1877an ordea, arazo larriak sortu zituen, diputatuen ganberak onartua zuen errepublikazaleen gobernua dimisioa ematera behartuz. Urte bukaeran ordea, Ganberak onartua zuen gobernua onetsi behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrice de Mac-Mahon Aldatu lotura Wikidatan