Patricia Barker
Patricia Barker eleberrigile britainiarra da (Thornoby-on-Tees, 1943). Jaioterria (Ingalaterrako ipar-mendebaldea) eta amaren zein amonaren belaunaldiak oinarritzat harturik, langile-klaseko emakumeen bizimodu latza azaldu zuen lehen hiru eleberrietan: Union Street (1982), Blow Your House Down (1984) eta The Century's Daughter (1986). Laugarren eleberrian, gizonezko bat hartu zuen protagonistatzat (The Man Who Wasn't There,1989). Dena dela, horren ondoko hiru eleberriek eman diote osperik handiena. Lehen Mundu Gerran kokaturiko trilogia bat da: Regeneration, (1991), The Eye in the Door (1993) eta The Ghost Road (1995). Guardian Fiction Prize saria jaso zuen The Eye in the Door eleberriarengatik, eta Booker saria, berriz, The Ghost Road lanagatik. Beste lan batzuk: Another World (1998), Border Crossing (2001), Double Vision (2003), Life Class (2007).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.