Patricio Aylwin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patricio Aylwin.

Patricio Aylwin Azócar (Viña del Mar, Txile, 1918ko azaroaren 26a) txiletar politikari eta legegizona da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falange Nazionala eta Alderdi Sozial Kristaua elkartzetik 1957an sortu zen Txileko Alderdi Demokrata Kristauaren sortzaileetako bat izan zen. Zortzi urte geroago, senatari aukeratua zuten eta Eduardo Frei Montalva presidenteari (1964-1970) loturik gelditu zen bere izena.

1971n Salvador Allenderen Unidad Popular alderdiak garaipena lortu zuenean, Senatuko buru izendatu zuten (1972an utzi zuen kargu hori). Hasieran, Augusto Pinocheten (1973-1990) aldeko zen Eskuineko Blokea osatu zuen. 1983-1984 bitartean, hauteskundeak egitea eta konstituzio politiko berria idaztea eskatzen zuen plataformaren buru izan zen Aylwin.

1990ean, aurreko urteko abenduko hauteskundeetan lortutako botoen % 55,2arekin, Txileko presidente konstituzional bihurtu zen, eta, lau urtez gobernatu ondoren, Eduardo Freik hartu zuen kargua 1994an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patricio Aylwin Aldatu lotura Wikidatan