Patricio Guzmán

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Patricio Guzmán (Santiago, 1941eko abuztuaren 11a) txiletar zinemagilea da, bereziki dokumentalen arloan nabarmendu egin dena.

1973an erbesteratu egin zen, Augusto Pinocheten estatu kolpea gertatzean. Ordutik Espainian eta Frantzian lan egin izan du. 1975 eta 1979 artean "La batalla de Chile" lana egin zuen, Salvador Allenderen azken urteari buruzko trilogia dokumentala dena eta lau ordu eta erdiko iraupena daukana. Kritikari askoren aburuz, Txileko inoizko dokumentalik hoberena da. Latinoamerikan eta Europan sei sari handi irabazi ditu, eta areto komertzialetan 35 herrialdetan banatu izan dute. Ipar Amerikako "Cineaste" aldizkariak "munduko 10 film politiko hoberenen artean" sartu zuen.

Parisen bizi da gaur egun.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Viva la libertad (18’), zuri-beltzezko film laburra (1965)
  • Electroshow (19’), zuri-beltzezko film laburra (1966)
  • La tortura y otras formas de diálogo, film laburra (1968)
  • El paraíso ortopédico, film laburra (1969)
  • El primer año (100’), Allenderen lehendabiziko urteari buruzko dokumentala (1972)
  • La batalla de Chile, Allenderen azken urteari buruzko trilogia dokumentala:
    • La insurrección de la burguesía (1975)
    • El golpe de Estado (1976)
    • El poder popular (1979)
  • La rosa de los vientos Latinoamerikari buruzko fikziozko lana (90’, 1983)
  • México precolombino (5 x 30´), kultura maia eta aztekari buruzko sorta (TVE, 1985)
  • En nombre de Dios (100’), Pinocheten diktaduran baitako askapenaren teologiari buruzkoa.
  • La cruz del sur (80’), Latinoamerikako herri-erlijiotasunari buruzkoa (1992)
  • Pueblo en vilo (52’, 1995), Mexikoko herrixka txiki baten oroimen historikoari buruzko dokumentala
  • Chile, la memoria obstinada (58’, 1997)
  • Isla de Robinson Crusoe (43´, 1999), izen bereko uharteari buruzko dokumentala
  • El caso Pinochet (110´, 2001), Augusto Pinochet-en epaibideari buruzko dokumentala
  • Madrid (41´)
  • Salvador Allende (102'), erretrato-dokumentala
  • Mi Julio Verne (52’, 2005), dokumental biografikoa
  • Nostalgia de la luz (90’, 2010), oroimen, denbora eta kosmosari buruzko hausnarketa filosofikoa
  • Chile, una galaxia de problemas (32’, 2010), ahanzturaz eta iraganarekiko axolagabekeriari buruzko erreportajea
  • Astrónomos de mi barrio (14’, 2010)
  • María Teresa y la enana marrón (12’, 2010)
  • Oscar Saa, el técnico de las estrellas (10’, 2010)
  • José Maza, el viajero del cielo (13’, 2010)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]