Patricio de la Escosura

Wikipedia, Entziklopedia askea
KLBot2 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:43, 18 martxoa 2013

Patricio de la Escosura Morrogh (Oviedo, 1807ko azaroaren 5a - Madril, 1878) espainiar politikaria eta idazlea izan zen. Numantinos elkarte sekretuko kide izan zen Esproncedarekin batera, eta Parisa ihes egin behar izan zuen 1824. urtean konspirazio batean parte hartzeagatik. Espainiara itzulitakoan Artilleria Akademian sartu zen eta politikari ekin zion; bi aldiz iritsi zen Gobernazio Ministroa izatera. Poesia, eleberri historikoa eta antzerki-lanak idatzi zituen, erromantizismoaren arauei jarraiki.

Erreferentziak