Patrick McGoohan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patrick McGoohan
Datu pertsonalak
Izen osoa Patrick Joseph McGoohan
Jaio 1922ko martxoaren 29a
Ameriketako Estatu Batuak Long Island, New York (Estatu Batuak)
Hil 2009ko urtarrilaren 13a
(80 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Santa Monica, Kalifornia (Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Joan Drummond (1951–2009)
Lan nabarmenenak The Prisoner
Scanners
Braveheart
IMDB IMDBko fitxa

Patrick Joseph McGoohan (1922ko martxoaren 29a, Long Island, New York - 2009ko urtarrilaren 13a, Santa Monica, Kalifornia) estatubatuar aktore bat izan zen.

Aktore honen ezaugarrietako bat bere begirada zorrotza zen. Nagusiki 1960ko hamarkadako The Prisoner telesaila ospetsuko protagonista izan zen, bestalde Silver Streak (1976), Escape from Alcatraz (1979) eta 1995eko Mel Gibsonen Braveheart filman Eduardo I.a Ingalaterrakoa "Hankaluzea" errege zitala antzezteagatik ezaguna da.

Nahiz eta EEBBtan jaioa izan, irlandar emigranteen semea zen, hortaz, jaio bezain azkar gurasoekin Irlandako Leitrim konderriko Mullaghmore udalerrira itzuli eta han zazpi urtez bizitu ondoren Ingalaterrako Sheffield hirira lekualdatu ziren. Familiak diru arazoak izan zituenez hainbat lanbide ezberdinetan jardun zuen, azkenean zirkuko muntaketa langilea zelarik gaixotutako aktore bat ordezkatu eta antzezpenean hasi zelarik. Lanbide horretan ari zela Joan Drummond aktore bixia ezagutu eta 1951an ezkondu ziren.

2009ko urtarrilaren 13an EEBBko Santa Monica hirian gaixotasun baten ondorioz zendu zen.

Hautatutako filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]