Patrick Pearse
Wikipedia(e)tik
| Patrick Henry Pearse Pádraig Anraí Mac Piarais |
|
| Izen osoa: | Patrick Henry Pearse Pádraig Anraí Mac Piarais |
| Jaio: | 1879ko azaroaren 10a. Dublin, Irlanda. |
| Hil: | 1916ko maiatzaren 16a. (36 urte) Kilmainham Gaol. Dublin, Irlanda. |
| Kidetasuna: | Irish Republican Brotherhood Irish Republican Brotherhood Irish Volunteers Irish Republican Army. |
| Urteak jardunean: | 1914 - 1916 |
| Maila: | Komandante Nagusia |
| Kokapena: | IRBko Kontseilu gorena IRBko Batzorde Militarra |
| Kanpainak: | 1916ko Bazko Altxamendua |
Patrick Henry Pearse (Pádraig Pearse bezala ere ezaguna da; irlanderaz: Pádraig Anraí Mac Piarais; 1879ko azaroaren 10a – 1916ko maiatzaren 16a) irlandar maisu, irlanderazko olerkari, idazle, nazionalista eta ekintzaile politikoa izan zen, 1916ko Bazko Altxamenduaren buru nagusietako nat izan zen. Une horietan Irlandako Errepublikaren Aldibateko Gobernuaren Presidentea aldarrikatu zuten, halere beste zenbait matxinatuek estatus hau ez zuten onartu. Altxamenduaren porrota eta Pearsen exekuzioaren ostean, askok Pádraig Pearse matxinadaren oinarrizko arimatzat hartu zuten. Bertie Ahern Taoiseacharen hitzetan Pearse bere heroietako bat izan zen eta bere bulegoko idazmahai gainean bere irudi bat du.