Patrick Swayze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Patrick Swayze
Patrick Swayze
Patrick Swayze Londonen, 2006an Guys and Dolls antzezlanaren ondoren bere jarraitzailei agurtuaz.
Datu pertsonalak
Izen osoa Patrick Wayne Swayze
Jaio 1952ko abuztuaren 18a
Ameriketako Estatu Batuak Houston, Texas
(Estatu Batuak)
Hil 2009ko irailaren 14a
(57 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Los Angeles, Kalifornia (Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak The Outsiders 1983
North and South 1985
Dirty Dancing 1987
Ghost 1990
Point Break 1991
City of Joy 1992
To Wong Foo, Thanks for Everything, Julie Newmar (1995)
Webgunea www.patrickswayze.net
IMDB IMDBko fitxa

Patrick Wayne Swayze (Houston, 1952ko abuztuaren 18aLos Angeles, 2009ko irailaren 14a) estatubatuar aktore, dantzari, abeslari, musikagile eta telebistako ekoizlea izan zen. Batez ere Dirty Dancing edota Ghost filmetan gizon galaiaren papera antzezteagatik ezagun egin zen, baita 1980ko hamarkadako North and South telesaila ospetsuan hegoaldeko Orry Main ofizialaren papera egiteagatik ere. 1991an People aldizkariak "Bizidun Gizonik Sexiena" bezala hautatu zuen.

The Beast telesailean lanean ari zen unean bertan, 2008an diagnostikatutako pankreako minbiziaren ondorioz hil zen[1][2][3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patrick Swayze eta Lisa Niemi bere emaztea 1989ko Oscar Sarietako ekitaldian.

Patrick Swayze 1952ko abuztuaren 18an Houston (Texas) hirian jaio zen. Bere gurasoak Patricia Patsy Yvonne Helen koreografa, dantza irakasle eta dantzaria, eta Jesse Wayne Swayze, ingenieritza erredaktorea izan ziren[4]. Zaharragoak ziren bi arreba, Vicki Lynn (1949-1994) eta Bambi (adoptatua), eta gazteagoak ziren beste bi anai ere bazituen: Don (1958an jaioa eta bera bezala aktorea) eta Sean Kyle (1962). Swayze aktorea telebistako John Cameron Swayze esatariaren urruneko lehengusua zen, baita Henry Karnes texastar gerlari iraultzailearen ondorengoa ere. Nahiz eta "Swayze" abizena galestar jatorrikoa izan, Swayze sendia "nagusiki irlandar jatorrikoa da (ziurrenik jatorri Apache zeozerrekin batera)". Patrick Swayze hezkuntza katolikoan hazi zen, halere hainbat erlijio eta filosofia ere ikasi zituen, horien artean I Ching, T'ai Chi, Gogoeta Transzendetala, Est, Zen Archery, Arte Martzialak eta Budismoko Mahayana eta Nichiren Shoshu adarral ere.

20 urterarte Patrick Swayze Houston hiriko Oak Forest auzunean bizi izan zen, bertan St. Rose of Lima Catholic School, Oak Forest Elementary School, Black Middle School eta Waltrip High School ikastetxeetan ikasi zuelarik. Gaztetatik institutuan bere gaitasun fisiko eta arte eszenikoetan zuen interesarengatik nabarmendu zen, ballet klasikoa eta izotz patinaian jardun zuen eta atletismo eta amerikar futboleko zenbait txapelketa ere bereganatu zituelarik. Hurbil zegoen San Jacinto College institutuan bi urtez gimnastika ikasi zuen.

Belauneko arazoek kirol ibilbidea eten ziotenean, bertan behera geratu zitzaizkion amerikar futbolean jarriak zituen kirol asmoak. Kirolak laga ondoren, Harkness Ballet School eta Joffrey Ballet School ikastetxeetan balleta ikasi zuen, eta dantzari profesionala izatea lortu.

1975ean, gaztaroan bere ama Patsyren dantza ikastaroetan ezagututako Lisa Niemi aktore eta dantzariarekin ezkondu zen.

Zinemagintza ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreneko antzezlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swayze eta Paula Abdul 1990ko Grammy Sarietako ekitaldian.

Swayzen lehendabiziko agerpen profesionala Disneyeko kale martxa edo desfilean dantzari moduan izan zen. Ondoren Brodwayrako ekoizpena zen Grease antzezlanan Danny Zukoren papera antzeztu zuen[5], aurretik Skatetown, U.S.A. filman "Ace" pertsonaiaren papera antzeztuz zinemagintzan estreinatu zelarik. Telebistako M*A*S*H telesaileko Blood Brothers.("Odolezko Anaiak") kapituluan ere Sturgis pertsonaia antzeztu zuen[6] eta 1982an The Renegades telesailan[7] kale banda baten burua zen Bandit izeneko pertsonaia antzeztuz agerpen labur bat ere burutu zuen. The Outsiders filman C. Thomas Howell eta Rob Lowe aktorren anaia zaharraren papera antzeztu ondoren Swayze zinemagintza industria barnean bere leku bat egiten hasi zen. Hurrengo urtean Swayze, Howell, eta Howellen adiskidea zen Darren Dalton aktoreak Red Dawn filman berriz elkartu zien, ondoren Youngblood filman Lowe eta Swayze aktoreak bigarren adliz elkar topo egin zutelarik. Brat Pack adiskide taldeko kidetzat hartua izen da[8]. Bere lehen arrakasta Estatu Batuetako Gerra Zibilan girotutako 1985eko North and South telesaila izan zen[9].

Goraldia eta arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swayzeri behin-behineko arrakasta eta osperako ateak irikiko zizkion papera 1987ko Dirty Dancing filmako Johnny Castle dantza irakaslearena izan zen, bertan aurretik Red Dawn filman antzezpen bikote izen zen Jennifer Grey aktoresarekin batera lan egin zuelarik. Hasiera batean Dirty Dancing filma antzokietan aste batzutarako jartzeko helburua zuen kostu baxuko proiektu soil bat besterik ez zen, segituan bideo formatura igaroko zena, baina denen harridurarako nazioartean sekulako arrakasta itzela lortu zuen. Miloi bat bideo kopiaz gain saldu zituen lehendabiziko filma izan zen, 2007. urterako mundu osoan 300$ milioieko etekinak lortuak zituen, filma honetatik zenbait telesaila eta bideojokoen bertsioak gauzatu zirelarik. Swayzek bere antzezpenarengatik Urrezko Globo Sarientzako izendapena bereganatu zuen eta filmaren soinu bandako "She's Like the Wind" abestiak ospea irabazi zuen[10], halere ez hau zen batere izan Joe Cocker abeslariak abestu eta filman honetan entzuten den I've Had The Time Of My Life abestiaren parean jarrita, azken hau munduan edonon entzuten baitzen, baita noizbehinka gaur egun ere[11].

Patrick Swayze 1989ko Oscar Sarien ekitaldian zehar.

Dirty Dancing filmaren ondoren Swayzek bere burua paper mota batean lerrokatuegia zegoela iruditu zitzaion eta zenbait aurrerakontu txikiko filmetan agertu zen, horietatik arrakastatsuena Road House izan zelarik. Orduan 1990an Ghost filamrekin bere ibilbide guztiko goreneko gailurrera ailagetu zen, bertan Demi Moore eta Whoopi Goldberg aktoresa ospetsuekin lan egin zuelarik. Filma honek sekulako talkada izan zen estatu batuar kultura herrikoian, adibide gisa, hip-hop abestietako hitzetan "I'm Swayze" ("Swayze naiz") esaldia "I'm ghost" ("Arima bat naiz", hip-hop hizkeran "Banoa" esan nahi du), betiere filmaren izenburuari aipamena eginez. 1991an Swayzek Youngblood filma protagonizatu zuen, urte berean Keanu Reeves aktorearekin batera sufzale eta banketxe lapur talde baten kontakizuna agertzen zuen Point Break filma arrakastatsuan partehartu zuelarik[12]. Hortaz gain, People aldizkariak urte hartako "Bizidun Gizonik Sexiena" izendatu zuelarik.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an Kaliforniako Ione herritik hurbil Letters from a Killer filma grabatzen ari zela Swayze zaldi baten gainetik erori eta zuhaitz bat jotzean larriki zauritua suertatu zen. Bi besoak apurtu eta bizkarreko lau tendoien trokatu zitzaizkion. Filmaketa bi hilabetez eten zen, baina 1999rako estreinatu zen. Swayze bere zaurietatik sendatu zen baina 2000an Billy Bob Thornton eta Charlize Theron aktoreekin batera antzeztutako Waking Up in Reno filman eta Melanie Griffith aktoresarekin antzeztutako Forever Lulu filman bere aurreko zinemagintza ibilbidea berreskuratzeko arazoak izan zituen.

2001an Donnie Darko filman agertu zen, honetan hizlari eta pedofilo baten papera antzeztu zuelarik, eta 2004an King Solomon's Mines filman Allan Quatermain abenturazalea antzeztu zuen. Bienbitartean Dirty Dancing filmearen bigarren zatia zen Dirty Dancing: Havana Nights filman izenik gabeko dantza irakasle baten papera eginez kameo bat egin zuen.

Antzerkigintzari dagokionez, 2006ko uztailaren 27an Swayzek Guys and Dolls musikal edo antzezlanan Nathan Detroit antzeztuz estreinekoz Neil Jerzak aktorearekin batera lan egin zuen[13][14][15], eta paper horrekin 2006ko azaroaren 25rarte mantendu zen. Bere antzerkingintzako aurreko agerpenen barnean Goodtime Charley (1975)[16] eta Chicago (2003) antzezlanak daude[17].

Azken lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Swayzek Christmas in Wonderland filma protagonizatu zuen. Powder Blue filman rock izar bat antzeztu zuen, bitxikeri moduan Don bere anaiarekin batera lan egin zuen lehendabiziko filma izan zela aipatu behar da. 2008an Swayzek A&E Network kateko FBIari buruzko The Beast telesailan antzeztu zuen, hau bere azken antzezpena izan zelarik[18].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
1979 Skatetown, U.S.A. Ace Johnson
1983 Uncommon Valor Kevin Scott
The Outsiders Darrel "Darry" Curtis
1984 Red Dawn Jed Eckert
Grandview, U.S.A. Ernie "Slam" Webster
1985 North and South Orry Main Telesaila
1986 Youngblood Derek Sutton
North and South, Book II Orry Main Telesaila
1987 Dirty Dancing Johnny Castle Izendatua – Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala
Steel Dawn Nomad
1988 Tiger Warsaw Chuck "Tiger" Warsaw
1989 Next of Kin Truman Gates Izendatua – Aktore txarrenaren Razzie Saria (baita Road House filmarengatik ere)
Road House Dalton Izendatua – Aktore txarrenaren Razzie Saria (baita Next of Kin filmarengatik ere)
1990 Ghost Sam Wheat Izendatua – Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala
Izendatua – Aktore onenaren Saturn Saria
Saturday Night Live Gonbidatu gisa, 1990ko urriaren 27a. Chippendales dantzaria izateko Chris Farley aktorearekin batera burututako esketx gogoangarria
1991 Point Break Bodhi Izendatua – Gizonezko desiratuenaren MTV Movie Saria
1992 City of Joy Max Lowe
1993 Father Hood Jack Charles
1994 Heaven & Hell: North and South, Book III Orry Main Telesaila
Izenik gabe; emanaldi batzuen ostean eten egin zen
1995 Tall Tale: The Unbelievable Adventures of
Pecos Bill
Pecos Bill
Three Wishes Jack McCloud
To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie Newmar Vida Boheme Izendatua – Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala
1998 Letters from a Killer Race Darnell
Black Dog Jack Crews
2000 Forever Lulu Ben Clifton
2001 Donnie Darko Jim Cunningham
Green Dragon Jim Lance sarjentu kanoilaria
2002 Waking Up in Reno Roy Kirkendall
2003 One Last Dance Travis MacPhearson Lisa bere emazteak zuzenduta
11:14 Frank
2004 Dirty Dancing: Havana Nights Dantzari ikastaroetako irakasle Dirty Dancing filmaren bigarren zatia
George and the Dragon Garth
King Solomon's Mines Allan Quatermain
2005 Keeping Mum Lance
Icon Jason Monk
2006 The Fox and the Hound 2 Cash (ahotsa) Marrazki Bizidunak
2007 Jump! Richard Pressburger
Christmas in Wonderland Wayne Saunders
2009 Powder Blue Velvet Larry
The Beast Charles Barker Telesaila

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko Globo Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Filma Emaitza
1995 Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala To Wong Foo: Thanks for Everything, Julie Newmar Izendatua
1991 Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala Ghost Izendatua
1987 Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala Dirty Dancing Izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Patrick Swayze Aldatu lotura Wikidatan
Aurrekoa:
Tom Cruise
Bizidun Gizonik Sexienaren
People Saria

1991
Ondorengoa:
Nick Nolte