Pattar
Wikipedia(e)tik
(«Pattarra» orritik birbideratua)
Kolonbiako gizon bat pattarra zerbitzatzen.
Pattarra destilatutako alkoholdun edariak izendatzeko erabiltzen den izendapen orokorra da. Normalki 29º eta 40º artean egon ohi dira, nahiz eta batzuetan 70ºak ere iragan izan. Puruak, onduak, usaintsuak edota nahastuak izan litezke. Herrialde ugarietan edan ohi den edari multzoa osatzen du.
Euskal Herrian ohikoa da mahaiondoan, afari edo bazkarietan kafea pattar tantez nahasturik edatea.