Patxi Alonso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Alonso
Bizitza
JaiotzaBilbo1963ko abuztuaren 19a (60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Radio Euskadi
Antena 3
La Sexta
Telecinco
Euskal Telebista
Televisión Española
Marca TV (en) Itzuli

IMDB: nm1409738 Instagram: alonsopatxi Edit the value on Wikidata

Patxi Alonso (Bilbo, Bizkaia, 1963ko abuztuaren 19a) euskal herritar kazetari eta telebistako kirol saioen aurkezle bat da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hastapen profesionalean kirol albistegiei loturik egon zen, SER irrati katean 19 urterekin lehenbizikoz mikrofono baten aurrean ipini zen. Ondoren Radio Euskadira igaro eta bertako Kirol Albistegietako Erredaktore Naguzia izan zen. Portu horretan 1990eko Munduko Futbol Txapelketa eta 1996ko Udako Olinpiar Jokoen estalduraren ardura izan zuen.

Handik gutxira telebistara jauzi egin zuen, ETB2 katean Anne Igartibururekin batera La Gran Oportunidad lehiaketa aurkeztuz. 1996an Espainiako Telecinco kateak kontratatu eta El club de los listillos lehiaketa aurkeztu zuen.

1990eko hamarkadako lehen erdian, ETB2 katean Gorka Reizabal donostiar kazetariarekin batera El Derby igande gaueroko futbol saioa aurkeztu zuen.

1996-1997ko denboraldian Televisión Española katean Ramón García bizkaitarra eta Ana Obregónekin batera ¿Qué apostamos? aurkeztu zuen, 1997-1998. denboraldian Telecincora itzuli eta Belinda Washingtonekin batera De domingo a domingo magazine-saioa aurkeztuz.

Hurrengo urteetan TVEko Todo en familia (1999) de TVE eta Telecincon Ely del Vallekin batera Quédate conmigo (2000) saioak aurkeztu zituen.

2003an kameren atzean lan egin zuen, hain zuzen ere, Antena 3 La isla de los famosos saioko galak zuzenduaz.

Denboraldi batez Euskal Herrira itzuli eta ETBen jardun izan du. Bestalde, 2006an laSexta katean eta betiere kirolari loturik lan egiten hasi zen: aurrena Una Noche Mundial (2006) aurkeztuz, gero kate berdinean Sport Center eta 2007an Minuto y Resultado saioak aurkeztu zituelarik, azken honetan arratsaldean aireratu eta Espainiako futbol liga txapelketako asteroko jardunaldiaren partiduen jarraipena egiten delarik.

LaSexta kateak aireratu ohi dituen Athletic Club Euskal Herriko futbol taldearen partiduak ere komentatu ohi ditu, talde honetako zaletua delarik.

Ondoren Marca TV telebista katean Futboleros saioa aurkezten ere aritu izan da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]