Patxi Azparren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Azparren
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hezkuntza-mailalizentzia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, idazlea, politika-idazlea eta aktibista
Lan nabarmenak
KidetzaKontzientzia Eragozpen Mugimendua
Autodeterminazioaren Biltzarrak
Euskaria Fundazioa

Patxi Azparren Olaizola (Donostia, Gipuzkoa, 1968) ekintzaile antimilitarista, indarkeria-ezean eta desobedientzia zibilean aritua da. Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko militantea, Autodeterminazioaren Biltzarretan (ABK) eta Euskaria fundazioan batik bat hartu parte. Antropologoa eta euskara irakaslea.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Azparren Donostian, 1968an, jaio zen. Gaztetik herri mugimenduetan ekintzaile izan da. Soldaduskari intsumiso, KEM-MOC taldeko partaide izan zen, eta Gipuzkoan haren aurpegi ezagunetako bat. Autodeterminazioaren arloan Autodeterminazioaren Biltzarrak herri-mugimenduaren eledunetako bat izan zen. Talde honen izenean Lizarra-Garaziko Akordioaren talde iraunkorreko kide izan zen.

Gipuzkoako Eragozpen Taldearekin hainbat proiektutan lagundu zuen Perun eta Euskal Herrian. Talde honekin ere 10 urtez "Indarkeriari-ezari buruzko jardunaldietan" saioen antolakuntzan lagundu zuen.

18/98 sumarioan auziperatua, hilabete eman zuen espetxean, sei urte behin-behineko askatasunean egon zen eta epaiketa iritsi aurretik, kargurik gabe aske geratu zelarik, bere kasua artxibatua izan zen.

Burujabetzaren Aldeko Desobedientzialariak taldean aritu zen. Talde honek Ipar Euskal Herriko "Demo" taldearekin batera euskal naziotasunaren aldeko ekimenak bultzatu zituen.

Maltzagako Mahai izena izan zuen ekimenaren idazkaria izan zen.

2003tik euskara irakasle ari da.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa batzuk egin ditu, bestetik, euskal diasporaz, euskarari buruz, migrazioei buruz eta batzarrei buruz. Bidehelburu taldeak argitaratu dituen hainbat liburutan parte hartu du. Argia, Berria eta Gara egunkarietan artikulu egilea da.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Batzarrak, jatorrizko antolaketa. ISBN:978-84-616-6623-2[2]
  • Raul Arkadia kazetariarekin batera. "Askatasun ufadak". Andoni Perez Cuadradoren biografia.

Lantaldean eginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]