Patxi Ezkiaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Ezkiaga
Bizitza
JaiotzaLegorreta1943ko irailaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2018ko ekainaren 28a (74 urte)
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta monjea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaSan Frantzisko Saleskoaren Elkartea

Inguma: patxi-ezkiaga-lasa Literaturaren Zubitegia: 180

Patxi Ezkiaga Lasa (Legorreta, Gipuzkoa, 1943ko irailaren 12a - 2018ko ekainaren 28a) euskal idazlea eta La Salleko anaia izan zen.[1]

Bizitza eta obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Geroago, Historiako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean.

Irakasle izan da urteetan Donostiako La Salle ikastetxean, eta lan handia egina du glotodidaktikaren arloan.

Literatura sari asko irabazia da: Felipe Arrese Beitia (1984), Irun Hiria (1985, 1986 eta 1999), Lizardi (1985 eta 1987), Azkue (1987), Kritikaren Saria (1988 eta 1997), Julene Azpeitia (1990), Jon Mirande (1991 eta 1995), Agustin Zubikarai (1998 eta 1999), besteak beste.

Poesia landu du batez ere: Beldur naiz (1985); Aiodi herriko kantak (1986); Armaggedon (1986); Gernika (1987); Keiko eta beste udazkenak (1988); Komediaren Jainkoa (1993); Zauriaren salmoak (1997); Udazkenerako hamar kanta (1999).

Euskal Herriko Unibertsitateak Ezkiagaren obraren antologia bat argitaratu zuen 1994an, Haize hurbila izenburupean.

Bestalde, hiru eleberri ere idatzi ditu: Charles Moulay (1990), Bi zisneen hegada (1992) eta Zure haragi bereko (1996).

2005ean, Pedro Berrondok 1976an ekindako On Kixote Mantxakoaren euskarazko itzulpenetik antologia bat prestatu eta euskara batura ekarri zuen Ezkiagak.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lizarralde, Mikel. (). «Patxi Ezkiaga idazle irakasle eta itzultzailea hil da 74 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ertzibengoa Otaegi, Joxe: Patxi Ezgiagaren "Zaurien Salmoak". - Egan, 1998-3/4, 137-144

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]