Patxuli
Wikipedia(e)tik
Patxulia edo patchouli Asia eta Ozeania tropikaleko landare ezpainduna da, mendaren oso antzekoa (Pogostemon cablin).
Ezaugarriak [aldatu]
Aurrez aurreko hosto horzdunak eta lore txikiak ditu. Oso usain sarkorra du. Zurtoinen eta hostoen destilazioaz esentzia-olioa ateratzen da (patxuli izeneko perfumea, oso sarkorra); esentzia horretatik gai solido bat ateratzen da, patxulol izenekoa. Hosto lehor birrinduak eho eta larruak lurruntzeko eta eltxoengandik babesteko erabiltzen dira.
1960ko eta 1970eko hamarraldietan modan egon zen hippien artean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.