Pau Claris
Wikipedia(e)tik
Pau Claris i Casademunt (Bartzelona, 1585 - 1641) Katalan elizgizon eta politikari abertzalea. 1638. urtean Kataluniako Generalitateko presidente hautatu zuten. 1640. urtean, Kataluniako independentziaren aldeko gerran, Kataluniaren burujabetasuna aldarrikatu zuen. Frantziako koroak begi onez ikusi zuen Kataluniako matxinada hura, eta Luis XIII.a erregeak Bartzelonako konde izendatu zuen. Pau Claris gaixotu eta hil egin zen 1641eko otsailean, Kataluniako abertzaleek Espainiako armada Montjuïcen menderatu eta egun batzuk pasatu ondoren.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.