Paueko gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paueko gaztelua
Château de Pau.JPG

Gaztelua Paueko uhaitzatik ikusita

Herria Paue, Bearno
Koordenatuak 43°17′41″N 00°22′30″W / 43.29472°N 0.37500°W / 43.29472; -0.37500Koordenatuak: 43°17′41″N 00°22′30″W / 43.29472°N 0.37500°W / 43.29472; -0.37500
Herrialdea  Frantzia
Garaia XIII. mendea
Paueko gaztelua non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Paueko gaztelua

Paueko gaztelua (bearneraz Castèth de Pau) Bearnoko izen bereko hiriko Erdi Aroko gaztelua da. 1840an monumentu historiko sailkatu zuten.

XII. mendean Gaston IV.a Biarnokoak jatorrizko gazteluari hiru dorre gehitu zizkion, Mazères, Billère eta Montaner izenekoak (nora begira zeudela kokatuta kontuan hartuta). Hurrengo mendean Gaston Fébusek bertan kokatu zuen bere lurraldeen "hiriburua". Hori adierazteko gazteluan Febus me fe (Febusek egin ninduen) idazkuna jarri zuen.

Pizkundean, nafar erregeek Nafarroa Garaian bere lurraldeak galdu zituztenean, bertan jarri zuten bere gortearen egoitza. Bertan bizitzeko lehendabizikoa Henrike II.a izan zen. Margarita Angulemakoa bere emaztearekin batera, gaztelua jauregi bilakatu zuen. Gaztelu honetan Henrike III.a Nafarroakoa jaio zen.

Marie Antoinettek bertan uda bat eman eta lorategia eraiki zuen. Napoleonek ere behin bertan eman zituen oporrak.

Luis Filipe Frantziakoak gaztelua berreraiki zuen bere bizilekua izateko. Gero Abd El-Kader arjeliar emirraren espetxe bilakatu zen. Egun, museoa da.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paueko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.