Paul-Émile Victor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul-Émile Victor

French Antarctic Expedition (en) Itzuli zuzendari

1947 - 1976
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul Eugène Victor
JaiotzaGeneva1907ko ekainaren 28a
Herrialdea Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBora Bora1995eko martxoaren 7a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Éliane Victor  (1946ko uztailaren 30a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole centrale de Lyon
Q3578121 Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antropologoa, etnologoa, idazlea eta hegazkinlaria
Enplegatzailea(k)French Antarctic Expedition (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en) Itzuli
Advisory Council of French Southern and Antarctic Lands (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Aire Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
IMDB: nm1381964 Edit the value on Wikidata

Paul-Émile Victor (Geneva, 1907ko ekainaren 28a - Bora Bora, 1995eko martxoaren 7a) frantses esploratzailea eta etnologoa izan zen, lurburuetan espezialista.

Lyongo Eskola Nagusian ingeniaritza ikasi zuen, eta Parisko Etnologiako Institutuan etnologiako diploma lortu zuen. Groenlandiara 1934an joan zen lehenengo aldiz Pourquoi-pas? ontzian, Jean Charcotekin batera. Denboraldi luzean egon ziren han eta eskimalen ohiturak eta hizkuntza aztertu zituen, eta haiekin bizi izan zen. Bigarren Mundu Gerran parakaidista aritu zen, eta Alaskako Estatu Batuetako gudarostean egon zen. 1947an Frantziako Les expéditions polaires françaises sortu zuen, eta horretan aritu zen 1976. urtea arte. 1957-1961 urteen bitartean Groenlandiara egin zen nazioarteko espedizioaren buru izan zen. Espedizio haren helburua zen glaziarren dinamika aztertzea neurketa geofisikoen laguntzaz. Bizitzako azken urteetan Polinesia frantsesean hartu zuen bizilekua. Hainbat lan idatzi zituen: Boréal (1938); La Voie lactée (1961, Esne bidea); L'Homme à la conquête des pôles (1962, Gizakia lurburuen konkistan); Pôle Nord, pôle Sud (1968, Iparburua, Hegoburua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]