Paul-Henri Spaak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Paul-Henri Spaak (Schaerbeek, Belgika, 1899eko urtarrilaren 25a - Brusela, Belgika, 1972ko uztailaren 31) belgikar politikaria izan zen. Belgikako Alderdi Sozialistako buruetako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935ean, Garraioetako ministro izan zen, eta 1936-1938 urteetan Kanpo Arazoetakoa. 1938ko maiatzetik 1939ko otsaila arte, gobernuburu izan zen, eta 1939ko irailean, Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten berriro; kargu horretan iraun zuen Bigarren Mundu Gerran (1940-1944), gobernua Londresen erbesteraturik egon zenean.

Gerra ostean, lehen ministro izendatu zuten birritan (1946 eta 1947-1949). Nazio Batuen Erakundeko lehen Biltzarreko lehendakaria izan zen; Alderdi Sozialista jarrera erreformistetara eraman zuen, eta bere ahaleginei esker, Belgika NATOn sartu zen. 1950ean, OECEko eta Europako Kontseiluko lehendakari hautatu zuten. 1954-1957 urte-bitartean, berriro Kanpo Arazoetako ministro izan zen, eta NATOko idazkari nagusi (1957-1961). 1962-1966an berriz ere Kanpo Arazoetako ministro izan ondoren, politikatik erretiratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul-Henri Spaak Aldatu lotura Wikidatan