Paul Abasolo
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Paul Abasolo Amantegi | |
| Jaio | 1984ko ekainaren 29a (28 urte) | |
| Durango ( |
||
| Posizioa | Erdilaria | |
| Garaiera | 184 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
Paul Abasolo Amantegi (Durango, Bizkaia, 1984ko ekainaren 29a - ) futbolaria da. 2010eko ekainean hiru sexu erasorengatik kondenatua, José Luis Rodríguez Zapatero buru zuen Espainiako Gobernuak indultatu egin zuen, Zapateroren agintaldiko azken ministro kontseiluan, 2011ko abenduan.[1][2] 1995eko legearekin sexu erasoengatik kondenatutako guztien artetik, indultatu den bakarra da Abasolo; Paul Abasolori emandako indultua futbolariaren sendiaren botere ekonomikoarekin lotu du hainbat hedabidek. Amaren aldetik, Urkiolako natura parkearen ondoko harrobietako jabearen ondorengoa da Paul Abasolo Amantegi.[3] Paul Abasoloren jaioterrian, Durangon, Udala aho batez agertu zen indultu horren aurka, Zapateroren alderdi politikoko zinegotziak ere barne zirela.[4]
Taldeak [aldatu]
Bi denboralditan jokatu du Espainiako futbol ligako bigarren mailan: 2004/2005 denboraldian, Eibar KE taldearekin, eta 2009/2010 denboraldian, Real Union taldearekin. Gainerako denboraldietan, beheragoko mailetan aritu da.
| Taldea | Urteak |
|---|---|
| Barakaldo CF | 2003-2004 |
| Eibar KE | 2004-2005 |
| Lemona | 2004-2005 |
| Logroñes CF | 2005-2007 |
| Real Union | 2007-2010 |
| Iurretako | 2010-2011 |
| Lemona | 2010-2011 |
| Real Oviedo | 2011-2012 |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ «El Gobierno de Zapatero indultó al futbolista Abasolo condenado por abuso sexual», El Mundo, 2012-01-20.
- ↑ «El Gobierno indulta al jugador del Oviedo Abasolo», As, 2012-01-20.
- ↑ «Abasolo auzia: Indultuak zabaldutako zauriak», Argia, 2317. zenbakia, 2012ko apirilaren 1a.
- ↑ «Durango condena por unanimidad el indulto al futbolista Paul Abasolo», El Correo, 2012-02-01.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Paul Abasoloren fitxa, BDFutbol datu basean.