Paul Allen

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:53, 22 urtarrila 2016
Paul Allen
Paul Allen
Paul Allen
Datu pertsonalak
Jaio 1953ko urtarrilaren 21a (71 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Seattle, Washington (Ameriketako Estatu Batuak)

Paul Allen (Seattle, 1953ko urtarrilaren 21a) estatubatuar enpresaria da. 2011n munduko 57. pertsonarik aberatsena izan zen.

ikasketak

Bere gurasoak Kenneth S. Allen eta Faye G. Allen ziren. Allen Lakeside eskolara joan zen Seattlen eta han erabili zuen bere lehenengo ordenagailua. Han, Bill Gatesen laguna egin zen, biek ordenagailuen mundua gustukoak zituztelako. Allen, Washington State Universityra joan zen, bi urte pasata eskola utzi eta Bill Gatesekin ordenagailu pertsonaletako enpresa batean lan egin zuten elkar.

Microsoft

1975. urtean, Microsoft sortu zuen Bill Gatesekin Mexiko Berrian. Allen eta Billek, sistema eragile bat erosi zuten 50.000 euroren truke, horrela Microsoftek ordenagailu berriez hornitzeko gai zen. Microsoften lehenengo proiektuak BASIC, COBOL eta FORTRAN izan ziren. Sortu zuten lehenengo sistema eragilea, Unixen aldaera bat izan zen: 1979an Disk Operative Systemek Microsoften lehenengo arrakasta lortu zuen sistema eragilea hain zuzen ere. 1983an, Microsoft utzi behar izan zuen, Hodgkinen linfoma bat zuelako. 1990ean Microsoftera itzuli zen zuzendari moduan. Urte horretan Vulcan Ventures sortu zuen non kable bidezko eta banda zabaleko zerbitzuak eskaini zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Allen Aldatu lotura Wikidatan