Paul Auster

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul Auster
Paul Auster
Datu pertsonalak
Izen osoa Paul Benjamin Auster
Jaio 1947ko otsailaren 3a
Newark, New Jersey
(Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lanak
Landutako testu-erak Eleberria, Ipuina, Saiakera, Poesia, Zinema.
Eraginak
Austerri eragindakoak Michel de Montaigne, William Shakespeare, Miguel de Cervantes, Charles Dickens, Fyodor Dostoyevsky, Leo Tolstoy, Herman Melville, Henry David Thoreau, James Joyce, Maurice Blanchot, Louis-Ferdinand Céline, F. Scott Fitzgerald, William Faulkner, Jorge Luis Borges, Nathaniel Hawthorne, Samuel Beckett, Franz Kafka, Paul Celan, Ludwig Wittgenstein, Kurt Vonnegut, Albert Camus, Raymond Chandler, Raymond Carver, Dashiell Hammett, Knut Hamsun, Charles Baudelaire, Mallarme, Rimbaud Edgar Allan Poe, Jacques Lacan, Jacques Derrida, [1].
Austerrek eragindakoak


Michael Chabon, Jonathan Lethem, Jason Thornberry, Christopher Moore, Bill Bryson, Steven Wright, Steven Hall, Hideo Kojima.

Paul Benjamin Auster (Newark, New Jersey, 1947ko otsailaren 3-) eleberrigile estatubatuar ezaguna da, batez ere The New York Trilogy liburuengatik (City of Glass, Ghosts eta The Locked Room). Poesiak, itzulpenak, antzezlanak eta pelikulak ere egin izan ditu.

Jaiolekua bestelako izan arren, Auster New Yorkekotzat hartzen dute kritikari gehienek, Brooklynen hainbat urtez bizi izateagatik.

Euskaratuta sei liburu ditugu orain arte: "Brooklingo erokeriak", "Kristalezko hiria", "Bidaiak scriptoriumean zehar", "Gizona ilunpean", "Ikusezin" eta "Sunset Park".

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen eta urtebetez petrolio-ontzi batean lan egin ondoren Frantzian eman zituen beste lau urte. 1974an New Yorkera itzuli zen.

New York Review of Books-en eta Harper´s Saturday Review-en poesia eta saiakera idatziz hasi zuen bere karrera literaturan.

1987an oso kritika onak izan zituen New Yorkeko trilogia ipuin liburuagatik.

Gero nobela idazten hasi zen: Azken gauzen herrialdea (1988), Ilargiko jauregia (1989) eta Halabeharraren musika (1991), esate baterako; azken hori Philip Haasek zinemara eraman zuen 1993an.

Berriagoak dira Leviatan (1992) eta Bertigo (1994).

1994an bere kontakizunetan oinarritutako Smoke eta horren jarraipena den Blue in the face filmen gidoiak idatzi zituen, eta aski arrakasta handia izan zuten zineman.

1998an bere bizikizunak jasotzen dituen oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Nola edo hala; urte berean bere lehen filma zuzendu zuen, Lulu on the bridge, Harvey Keitel eta Mira Sorvino protagonista zirena. Film horretan bere literaturaren betiko gaiak agertu zituen: halabeharra, maitasunaren botere salbatzailea, literaturaren mitoa eta egungo bizimoduaren bakardadea.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The New York Trilogy (1987)
    • City of Glass (1985)
    • Ghosts (1986)
    • The Locked Room (1986)
  • In the Country of Last Things (1987)
  • Moon Palace (1989)
  • The Music of Chance (1990)
  • Leviathan (1992)
  • Auggie Wren's Christmas Story (1992)
  • Mr. Vertigo (1994)
  • Timbuktu (1999)
  • The Book of Illusions (2002)
  • Oracle Night (2004)
  • The Brooklyn Follies (2005)
  • Travels in the Scriptorium (2006)
  • Man in the dark (2008)
  • Invisible (2009) [2]
  • Sunset Park (2010)

Poesiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Auster 2007an.
  • Disappearances: Selected Poems (1988)
  • Ground Work (1990)
  • Selected Poems (1998)
  • Collected Poems (2004)

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Smoke (1995)
  • Blue in the Face (1995)
  • Lulu on the Bridge (1998)
  • The Inner Life of Martin Frost (2006)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Off the Page: Paul Auster Austerrek berak aipatu zituen eragin hauek 2003ko abenduan izandako internet bidezko solasaldi batean.
  2. www.guardian.co.uk: Idazleari eginiko elkarrizketa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Auster Aldatu lotura Wikidatan