Paul Creston

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Creston
Bizitza
JaiotzaManhattan1906ko urriaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Diego1985eko abuztuaren 24a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta musikagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoasinfonia
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm1433190 Last fm: Paul+Creston Musicbrainz: 049eef82-f716-44ac-ae0f-513e3ccf9308 Discogs: 1269390 Allmusic: mn0001350354 Find a Grave: 104635611 Edit the value on Wikidata

Paul Creston (jaiotza-izena: Giuseppe Guttoveggio ; New York, 1906ko urriaren 10a - San Diego, Kalifornia, 1985eko abuztuaren 24a) estatubatuar musikagilea izan zen.

Piano-ikasketak Giuseppe Aldo Randegger eta Gaston-Marie Déthierrekin egin zituen, eta organokoak Pietro Yonekin. Hala ere, Creston autodidakta izan zen musikagile gisa. 1932. urtean hasi zen musika ikasten. Organo-jotzaile gisa aritu zen zineman, zinema ahostuna hasi aurretik, eta New Yorkeko St. Malachy elizako organo-jotzaile izan zen 1934tik 1967ra bitartean. Guggenheim beka bati esker egin zituen bere lehen lanak. 1938an New York Music Critic´s Circle saria irabazi zuen, 1. sinfonia lanagatik (1941). 1956tik 1960ra bitartean, Musikagile eta Zuzendari Elkarte Nazionaleko lehendakari izan zen, eta 1960tik 1968ra bitartean, American Society of Composers, Authors and Publisherseko zuzendari. Irakasle gisa ere aritu zen lanean: New Yorkeko College of Musicen (1963-1967) eta Central Washington State Collegen (1968-1975). Crestonen musikaren ezaugarri nagusiak bat-batekotasuna eta zentzu melodikoa dira. Baztertu egin zituen musika deskribatzaileak, eta musika hutsaren bidea hartu zuen, forma klasikoen bidez landu zuena (sinfoniak, kontzertuak...). Musika-tresnen arteko konbinazio bereziak egiten zituen, eta Crestonen lan horiek dira ezagunenak: Concertinoa marinbarako, sonata saxofoi alturako eta pianorako, rapsodia saxofoi eta organorako. Musika sinfonikoa izan zen Crestonen produkzioaren oinarria: sei sinfonia, hamabost kontzertu eta orkestrarako beste berrogei partitura ondu zituen. 3. sinfonia lanak (1950), kantu gregorianoaren oinarriak erabiltzen ditu. Ganbera-musikari dagokionez, harizko tresnetarako kuarteto bat, pianorako eta biolin eta pianorako suiteak ondu zituen. Erlijio-musikan eta organorako musikan garrantzizko lana egin zuen Cartonek. Hiru liburu idatzi zituen: Principles of Rhythm (1964, Erritmoaren hastapenak), Creative Harmony (1970, Harmonia sortzailea) eta Rational Metric Notation (1979, Notazio metriko arrazionala); lan horietan, besteak beste, ohiz kanpoko erritmoen inguruko teoria bat osatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]