Paul Doumer
Wikipedia(e)tik
Joseph Athanase Paul Doumer (Aurillac, Frantzia, 1857ko martxoaren 22a - Paris, Frantzia, 1932ko maiatzaren 7a) frantses politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Diputatu erradikala izan zen 1895 arte. Finantza ministroa izendatu zuten 1895-1896 bitartean, eta Indotxinako gobernadore 1897-1902 bitarteko urteetan. Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1931. urtean; handik urtebetera Gorgulov errusiarrak hil zuen. Doumerrena da L´Indochine française obra (1903).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.