Paul Dukas
Wikipedia(e)tik
Paul Dukas frantses musikagilea izan zen (Paris, 1865 - 1935). Konposizio eta orkestra-zuzendaria izan zen Parisko Musika Eskolan. Rameauren, Couperinen, Scarlattiren eta Beethovenen obrak aztertu zituen. Dukasen orkestrazioa kolorez betea da, Berliozenaren eta Rimski Korsakovenaren antzekoa. Obra nagusiak: Apprenti sorcier poema sinfonikoa (1897), pianorako Sonata (1902), pianorako Variations sur un thème de Rameau (1903), Ariane et Barbe-Bleue opera (1907) eta Péri poema koreografikoa (1911). Egilearen idazki eta kritikak Musikari buruzko Paul Dukasen idazlanak liburukian argitaratu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.