Paul Ehrlich
Wikipedia(e)tik
Paul Ehrlich (Strehlen, Silesia, Prusiako Erresuma, 1854ko martxoaren 14a - Bad Homburg, Hesse, Alemania, 1915eko abuztuaren 20a) alemaniar sendagilea izan zen. Mikrobioek eragindako antigorputzei buruzko ikerketak egin zituen, eta kimioterapia abiarazi zuen. Artsenobentzenoa erabiltzea proposatu zuen sifiliaren kontrako sendagai gisa. Medikuntzako Nobel saria eman zioten 1908. urtean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.