Paul Gascoigne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul John Gascoigne, Gazza (2006).

Paul John Gascoigne, izengoitiz Gazza (Gasteshead, Newcastle, Ingalaterra, 1967ko maiatzaren 27a) britainiar futbolaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesional gisa, Newcastle United taldean hasi zen: 92 partida jokatu zituen, eta 21 gol sartu. 1988an, Tottenham Hotspurs taldeak kontratatu zuen, bi milioi libratan (Erresuma Batuko futbolaren historiako laugarren kontratu garestiena). Talde horrekin Ingalaterrako Kopa irabazi zuen 1990-1991 denboraldian.

Haren dohainak zirela eta, hura kontratatzeko lehian sartu ziren Ingalaterraz kanpoko taldeak ere: Erromako Laziok 15 milioi dolar baino gehiago eskaini zituen, eta Marseillako Olympiquek, 16 milioi. 1991ko maiatzaren 19an, ordea, belauneko gihar lotzaileak hautsi zituen entrenamenduan, eta hainbat hilabete eman behar izan zituen jokatu gabe. Urte ilun batzuen ondoren, 1995ean, Eskoziara joan zen, Glasgow Rangers taldean jokatzera, eta ongi jokatzen hasi zen berriro. Lehenengo urtean, Ligako Jokalari Onenaren Saria lortu zuen. 1995-1996 denboraldian, Rangersek Liga irabazi zuen zortzigarren aldiz jarraian, eta baita Eskoziako Kopa ere. Hala, Ingalaterrako futbolaren idolo bihurtu zen Paul John Gascoigne, Gazza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Gascoigne Aldatu lotura Wikidatan