Paul Lafargue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Lafargue

Paul Lafargue (Santiago, Kuba, 1842ko urtarrilaren 15a - Draveil, Frantzia, 1911ko azaroaren 25a) Frantziako sozialismoaren aitzindaria izan zen.

Bizitza

Medikuntzako ikasketak egin zituen. Gaztetandik sozialista izan zen. Engelsekin eta Karl Marxekin izan zen Londresen, eta Marxen alabarekin ezkondu zen. Lehen Internazionaleko kidea zen eta Espainian, Portugalen eta Londresen zehar ibili zen. Frantziako Langileriaren Alderdia sortu zuen, 1880an, Jules Guesde frantses marxistarekin batera. 1885ean, diputatu hautatu zuten Lillen, baina sozialistek burges gobernu batean parte hartzearen aurka agertu zen.

Idazlanak

Harenak dira Le droit à la paresse (1880, Alferkeriarako eskubidea) eta La Religion du capital (1887, Kapitalaren erlijioa) panfletoak. Materialismo dialektikoa eta historikoa Frantzian hedatzeko ahaleginak ere egin zituen lan hauetan: Le Matérialisme économique de K. Marx, (1884, K. Marxen materialismo ekonomikoa); La Théorie de la plus-value de K. Marx (1895, K. Marxen plusbalioaren teoria).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Lafargue Aldatu lotura Wikidatan