Paul Nizan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul Nizan

Idazle frantsesa (Tours, 1905 - Dunkerquetik hurbil, 1940). Raymond Aronen eta Jean Paul Sartreren eskolakidea izan zen. 1925ean, Arabiara joan zen. 1927an, Frantziako Alderdi Komunistako kide egin zen. Filosofia-eskolak eman zituen aldi batez, baina gero kazetaritzan eta literaturgintzan jardun zuen. 1939an, Frantziako Alderdi Komunistak sobietarren eta alemaniarren arteko hitzarmena onetsi zuenean, alderdia utzi zuen. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen, eta Dunkerquetik erretiratzerakoan hil zuten. Idazlan nagusiak: Aden-Arabia (1931), kolonialismoaren aurkako saiakera; Les Chiens de garde (1932, Zakur zaindariak), Unibertsitatearen egoeraren kritika egiten duena; eleberriak: Antoine Bloyé (1933); Le Cheval de Troie (1934, Troiako zaldia); La Conspiration (1938, Konspirazioa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]