Paul Reynaud
Wikipedia(e)tik
Paul Reynaud (Barcelonnette, Frantzia, 1878 - Paris, Frantzia, 1966) politikaria izan zen. Jakituna zen ekonomia arloan, eta Frantziako Finantzako ministro (1930), Kolonietakoa (1931-1932) eta Justiziakoa (1932) izan zen. Finantzako ministroa izan zen berriro ere Édouard Daladierren gobernuan (1938-1940). Gerrarako aurrekontua prestatu zuen. Alemaniarrek atxilotu zuten, eta gerra amaitutakoan diputatu (1946), Finantzako ministro (1948) eta lehendakariorde (1954) izan zen. De Gaulle aginpidera itzultzearen aldeko agertu zen 1958an, eta Frantziako V. Errepublikako konstituzioa idazteko lanetan parte hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.