Paul Sears
Wikipedia(e)tik
Paul Bigelow Sears (Bucyrus, Ohio, 1891ko abenduaren 17a - Taos, Mexiko Berria, 1990eko apirilaren 30a) estatubatuar ekologista izan zen. Ohioko Wesleyan Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Chicagokoan eskuratu zuen doktoregoa 1922an. Harrezkero irakasle gisa jardun zuen Oklahomako Unibertsitatean (1928-1938), Oberlin Collegen (1938-1950) eta Yale Unibertsitatean (1950-1960). Ipar Ameriketako izozteen ondorengo klimari buruz egindako ikerketengatik zen, batez ere, ezaguna. Idazlan nagusiak: Life and Environment (1939, Bizitza eta ingurumena), Biology of the Living Landscape (1964, Ingurune biziaren biologia), eta Lands Beyond the Forest (1969, Basoz haraindiko lurra).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.