Paul Simon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paul Simonen erretratua

Estatu Batuetako musikaria (Queens, New York City, 1941). Gaztetatik erakutsi zuen musikarako zaletasuna, eta 15 urte besterik ez zituela bere auzokoa zen Art Garfunkelekin batera Tom and Jerry izeneko bikotea osatu eta eman zituen lehenengo ekitaldiak eskolan. 60. urteetan hainbat disko atera zituen Simon and Garfunkel bikoteak. 1970. urtean Bridge Over Troubled Water egin zuten; arrakasta handia lortu zuten arren diskoa atera eta berehala hautsi zen bikotea; ordutik hiru bat alditan baino ez dira elkartu kantaldiak emateko (azkena 1991. urtean New York hiriko Central Parkean). Simonek bakarka kantatzeari ekin zion, eta disko ugari atera zituen 80. urteetan. Kantetan folka, popa eta rocka nahasten zituen maizenik, nahiz eta batzuetan soul, regge nahiz salsa ukitua zuten kantak idazten zituen ere. 1986. urtean mundu osoan zehar ezaguna egin zen Graceland izeneko lana atera zuenean; bertan, Afrikaren hegoaldeko erritmoak maisuki nahastu zituen pop eta rockarekin. Mundu osoko musikariekin lan egitea gogoko du. Aipagarriak dira, besteak beste, Garfunkelekin batera atera zituen: Wednesday Morning 3. A. M. (1964), Sounds of Silence (1965), Bookends (1970) eta The Concert of Central park (1982), eta bakarka egindako There Goes Rhymin' Simon (1972), Hearts and Bones (1984) eta The Rhym of the Saints (1991). Bere ibilbide profesionalean 13 Grammy irabazi ditu.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1965 The Paul Simon Song Book
  • 1972 Paul Simon
  • 1973 There Goes Rhymin' Simon
  • 1974 Paul Simon in Concert: Live Rhymin
  • 1975 Still Crazy After All These Years
  • 1977 Greatest Hits
  • 1980 One Trick Pony
  • 1983 Hearts and Bones
  • 1986 Graceland
  • 1990 The Rhythm of the Saints
  • 1991 Concierto en el Parque (directo)
  • 1997 Songs From the Capeman
  • 2000 You're the One
  • 2002 Father and Daughter
  • 2006 Surprise
  • 2007 The essential Paul Simon
  • 2011 So beautiful or So What

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Simon Aldatu lotura Wikidatan