Paula Newby-Fraser
Wikipedia(e)tik
Paula Newby-Fraser zimbabwetar atleta da (Harare, 1962). Triatloi-probetan ari izan da gehienbat, eta munduko kirolari osoenen artean dago. 1985ean hasi zen triatloi-probetan parte hartzen. Zortzi aldiz irabazi ditu era horretako txapelketak (1986, 1988–1989, 1991–1994 eta 1996). Hawaiko Ironman Txapelketan emakume batek triatloi proba batean inoiz lortu duen markarik onena egin zuen: 8 ordu, 55 minutu eta 28 segundo.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.