Paulina Arana Goiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paulina Arana Goiri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaulina Arana Goiri
JaiotzaAbandoko elizatea, 1859
Herrialdea Bizkaia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBilbo, 1921 (61/62 urte)
Familia
AitaSantiago Arana
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakoroitzapen-idazlea

Paulina Arana Goiri (Abando —gaur egun Bilbo—, 1859Bilbo, 1921) Sabin eta Luis Arana Goiri anai eta eusko abertzaletasunaren sortzaileen arreba izan zen.

Santiago Arana bizkaitar ontzigilea eta Paskuala Goiriren alaba. Arana Goiri familiako burua karlismo zalea izan zen, aldiz, Sabin eta Luis anaiek hasiera batean Bizkaiaren eguneroko politikan, eta epe laburrean gainontzeko Euskal Herri osoan sekulako eragin eta oihartzuna izan zuen mugimendu politiko eta kulturalaren sortzaileak izan ziren. Paulina Aranak bi anaien politika ibilbidearen hastapenaren inguruko gertakarien kronikari lanak burutu zituen, oraindik argitzeke dauden «Memorias» (Oroimenak) idazkietan azaldu zituelarik.

Zeferino Jemeinek bere «Biografía de Arana-Goiri'tar Sabin» liburuan Oroimen horien zati batzuk besterik ez zituen argitaratu. Liburu horretako 175, 176, 189, 197, 201, 208, 209, 210, 216, 217, 279, 292, 294 eta 295 orrialdeetan oroimen horien parrafo osoak hitzez-hitz agertzen dira. Oroimen hauen argitalpen oso batek Euskal Herriko historiaren XIX. mendearen bigarren erdialdeko eta XX. mendearen lehenbiziko urteetako giro nahasia ulertarazten lagunduko lukete.

1921an Bilbon hil zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]