Paulino Uzkudun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paulino Uzkudun
Paulino Uzkudun.jpg
Indalecio Ojangurenek egindako argazkia
Estatistikak
Izen osoa Paulino Uzkudun Eizmendi
Ezizena(k) Euskal aizkolaria
Pisua Pisu astuna
Altuera 1.78 m (5 ft 10 in)
Herritartasuna  Euskal Herria
Jaiotza 1899ko maiatzaren 3a
Errezil, Gipuzkoa, EH
Heriotza 1985eko uztailaren 5a (86 urte)
Madril, ESP
Estiloa Ortodoxoa
Historia
Borrokaldiak 70
Garaipenak 50
KOak 34
Porrotak 17
Berdinketak 3

Paulino Uzkudun Eizmendi (Errezil, 1899ko maiatzaren 3a - Madril, 1985eko uztailaren 5a) euskal boxeolaria izan zen, ziur asko Euskal Herriko boxeolaririk garrantzitsuena. Pisu astunen kategorian aritu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi anaien artean gazteena, gaztea zela aizkora probari ekin zion. Uzkudunek, Estatu Batuetan 'Paulino' izenaz ezaguna eta baita 'euskal aizkolaria' ezizenez, bere garaian munduko txapeldunak ziren Joe Louis, Max Baer, Max Schmeling (hirutan) eta Primo Carnera borrokatu zituen. Erretiratu zenean 50 garaipen (34 K.O.), 17 porrot eta 3 berdinketa izan zituen, hau da 70 borroka.

Uzkudun boxeolari bizkorra zen eta bere ezker gantxoak orduko pisu astun indartsuenak eraso zituen. Bere karreran behin baino ezin zuen Munduko titulua lortzeko borrokatu, baina 1933ko urriaren 22an, Italian, Primo Carnerak puntuka irabazi zuen hamabosgarren asaltoan.

Uzkudunek Harry Wills famatua erretiratu zuen, 1927ko uztailaren 13an lau asaltotan irabazi zuenean. Uzkudun indartsua ez zen inoiz eraitsia azken borroka profesionala arte. 1935eko abenduaren 13an, Uzkudunek erretiroa utzi eta Joe Louis borrokatzearen akatsa izan zuen. Laugarren asaltoan, Madison Square Gardenen, Louisen uppercutak Uzkudun eraitsi zuen eta arbitroak borroka eten zuen Uzkudun berriro itzuli nahi zuela.

1933-34 denboraldietako udan, Uzkudunek Rocky Pointen, New Yorken entrenatu zuen. Franklin Rosaliarekin (1911-1972) sparring saio batean, honek Uzkudun eraitsi zuen. Ezustearen ondorengo etsipenak bere erretiroa bultzatu zuen batzuen ustez.

Gerra Zibilean altxatuen alde egin zuen.[1] Hori zela eta, Francoren erregimenaren kirol izar bihurtu zen, bere lehengo karrera eta Vicente Gil Francoren medikua eta Espainiako Boxeo Federazioaren presidentearen babesari esker.

1976an paralisiak bizitza pribatura eraman zuen. Arteriosklerosiak makuluak erabiltzera behartu zuen, 1985ean Madrilen hil zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bernardo Atxaga: Nevadako egunak. Iruñea: Pamiela, 2013, 142-143 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]