Paulo Mendes da Rocha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Paulo Mendes da Rocha (Vitória, Espírito Santo, 1928 urriaren 25 - ) brasildar arkitekto eta hirigilea da.

Mendes da Rocha 1957 urtetik eraiki ditu lanak, ia denak Brasilen bertan. Eraikin gehienak konkretuzkoak (hormigoizkoak), laster eta merke eraikitzeko asmoarekin, "Brasildar Brutalismoa" delakoaren arkitektura mugimenduaren barnean. Hainbat kultura eraikin garrantzitsu egin ditu São Paulon, hiriaren biziberritzea bultztuz.

2000 urtean Mies van der Rohe Saria jaso zuen eta 2006an Pritzker Saria.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1957 : Gimnasioa Clube Atlético Paulistano-n, São Paulo, Brasil
  • 1957 : Paulistano Basaulkia (Objektok berriz egina 2004an)
  • 1969 : Brasilgo pabilioia 1970ko Erakusketan, Osaka, Japonia
  • 1973 : Serra Dourada estadioa, Goiânia, Brasil
  • 1987 : Forma altzari erakusgela, São Paulo, Brasil
  • 1988 : Brasildar Eskultura Museoa (MUBE), São Paulo, Brasil
  • 1989 : Arte Museoa, Campinas, Brasil
  • 1998 : Poupatempo estatu-zerbitzuen eraikina, São Paulo, Brasil
  • 1999 : FIESP Kultura Gunea, São Paulo, Brasil
  • 2002 : Galeria Prestes Maia estaltzeko proiektua, São Paulo, Brasil

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo Mendes da Rocha Aldatu lotura Wikidatan