Paulo Tarsokoa

Wikipedia(e)tik
Paulo Tartsokoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Paulo
San Paulo
Bartolomeo Montagnaren margolana
Datu pertsonalak
Izen osoa Saulo Tarsokoa
Jaio c. 5[1]
Tarso (Zilizia, Erromatar Inperioa)
Hil c. 67[2]
Erroma (Erromatar Inperioa)

San Paulo edo Paulo Tarsokoa[3] (antzinako grezieraz: Παῦλος Paulos, c. 5 – c. 67), jatorriz Saulo Tarsokoa (antzinako grezieraz: Σαῦλος, Saulos; hebreeraz: שאול התרסי‎Šaʾul HaTarsi), San Petrirekin batera, Aurreko Elizako buru nagusietakoa izan zen. Itun Berriaren arabera, San Paulok ez zuen Jesus bera ezagutu, Hamabi Apostoluek ez bezala. Baina fede kristauak bereganatu zuen bidean Jesus berpiztuaren irudia supituki ikustean (1 Korintiarrak 15:8-9), eta irudi horretan oinarritzen zuen bere autoritatea. Horregatik, "jentilen apostolua" deitu ohi zaio.

San Pauloren historia Apostoluen Eginetan kontatzen da batez ere. Horrez gainera, Itun Berriko 14 gutunen ustezko egilea da. Gutunok ospe handia eskuratu zuten hasierako kristauen artean. Martzionek proposatutako lehendabiziko Itun Berriko kanonean postu garrantzitsua zuten, eta, azkenean, finkatutako kanonean ere sartu ziren. Itun Berriko lehen idatzitako testuak dira.

Elizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Peter and Paul. In the Footsteps of Paul. Tarsus. 1». PBS
  2.   Harris, Stephen L. (1985), Understanding the Bible, Palo Alto: Mayfield, ISBN 978-1-55934-655-9 .
  3. Euskara batuan santu horren izena Paulo dela arautua du Euskaltzaindiak. Ikus 666. araua: Santutegiko izen ohikoenak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paulo Tarsokoa Aldatu lotura Wikidatan